Lierni Kamio Euskal Herriko dantza txapeldun, Iker Sanzekin batera

Itzea Urkizu Arsuaga 2015ko urr. 19a, 11:46

Xabier Artola irurarra bigarren sailkatu zen, Idoia Besada bikotearekin batera.

39. aldiz hartu zuen, Segurak, Euskal Herriko dantza txapelketa, joan den larunbatean. 14 bikote lehian aritzea espero zen arren, Mapi Egues eta Ane Zubelzu ibartarrek ez zuten, azkenean, parte hartzerik izan, gaixotasun bat medio; 13 bikoteren kemena ikusgai izan zen, beraz, Baratze pilotalekuko oholtzan.

Fandango eta arin-arin bana dantzatzea, ez da besterik. Ez da besterik, eta hori guztia da, hilabetetako lana baitu atzean, hiruzpalau minutuko probak. Horrela, azken urteotako lehiarik estuena izan da, puntuazioei begira jarriz gero. Puntuaziorik biribilera, ordea, altuena, Lierni Kamio billabonatarrak eta Iker Sanz lezotarrak eskuratu zuten, Euskal Herriko txapelketa irabaziz. Hunkituta jaso zituzten zegozkien sariak eta, bereziki, Nestor Basterretxea zenaren alabaren eskutik jasotako oroigarria; urtebetez Amasa-Villabonako udalean izango da. 

Irura aldean ere izan zen irribarrerako arrazoirik, Xabier Artolak bigarren postua eskuratu baitzuen, bere lehen parte hartzean, Idoia Besada pasaitarrarekin batera. Guillermo Areizaga saria irabazi zuten, gainera, lehen aldiz parte hartu zuen bikote onena izateagatik. Urtarrilean hasi ziren bikote moduan, eta uda bikaina egin ondoren, Segurako hitzorduarekin biribildu dute denboraldia.

Eta, azkenik, Ibarrako zaleek ere oihu eta irrintziak izan zituzten nagusi, bi norabidetan. Batetik, Iratxe Lizarburu ibartarra eta Ibai Jimenez zaldibiarra animatu zituzten; bederatzigarren sailkatu ziren Seguran. Bide beretik, Izaro Urrestarazu eta Aimar Odriozola ibartarrak hamargarrenak izan ziren Euskal Herriko 39. dantza txapelketan.

SAILKAPEN OROKORRA:

1

Iker Sanz - Lierni Kamio

LEZO-VILLABONA

71,50

2

Xabier Artola - Idoia Besada

IRURA-PASAIA

70,75

3

Lander Campos - Haizea Hormaetxea

SANTURTZI-LEIOA

70,25

4

Amets Amubieta - Larraitz Larrañaga

AZPEITIA

67,00

5

Asier Ibarguren - Garazi Gurrutxaga

AZPEITIA

64,00

6

Manex Alberdi - Amaia Agirre

OSINTXU

58,50

7

Beñat Olano - Paula Gonzalez

GASTEIZ

54,00

8

Mikel Subinas - Maite Beobide

AZPEITIA

53,50

9

Ibai Jimenez - Iratxe Lizarburu

ZALDIBIA-IBARRA

52,00

10

Aimar Odriozola - Izaro Urrestarazu

IBARRA

50,50

11

Jon Ander Iriondo - Libe Lizaso

AZPEITIA

45,00

12

Beñat Urrutia - Manex Moreno

SOPELA-LEITZA

42,00

13

Pierre Latasa - Anais Zugarramurdy

URRUÑA-D. LOHITZUNE

41,00

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!