Final zortzirenetan eskualdeko bertsolariek egin duten lana gogora ekarri dugu Gipuzkoako Bertsolari Txapelketari eskainitako irratsaioan. Lauk egin dute aurrera eta final laurdenetan ariko dira eskualdeko beste bertsolari batekin, Jexux Mari Irazurekin batera.
Hain zuzen, Jexux Mari Irazuk eta Beñat Iguaranek, Urretxuko Ederrena frontoian kantatuko dute lehen final laurdenean, larunbatean, 17:30ean hasita. Ondoan izango dituzte, Eli Pagola, Nerea Elustondo, Asier Azpiroz eta Agin Laburu.