Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2015

GBT15: seigarren irratsaioa

Tolosaldeko Ataria 2015ko aza. 11a, 20:05

Eskoriatzan ospatu zen igandean Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken final laurdena. Oihana Iguaranek, Mikel Artolak eta Unai Mendizabalek kantatu zuten bertan. Ataria irratiko entzuleekin partekatu dituzte oholtza gaineko inpresioak

480 puntutan berdinduta, laugarren tokian sailkatu ziren Mikel Artola eta Unai Mendizabal, hurrenez hurren. Alegiarrak egingo du aurrera, finalaurrekoetara eta zizurkilgoaren ibilia txapelketan hemen bukatu da. Hala ere, kontentu dago egindako lanarekin.

Mikel Artolarekin batera, Oihana Iguaran eta Beñat Iguaran ere sailkatu dira finalaurrekoetara. Saio banatan arituko dira: Beñat Zarautzen, Oihana Tolosan eta Mikel Eibarren.

Igandeko saioan botatako bertso onenen bildumarekin osatu dugu aste honetako irratsaioa.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!