Tolosako produktuez osatutako saskia, opari

Tolosaldeko Ataria 2015ko aza. 28a, 13:28

Idurre Otaño alegiarrak eskuratu du Tolosako Azokako produktuez osatutako saskia. Oparia Ataria Irratiko Pasahitza saioko lehiaketan parte hartzeagatik datorkio. 

Zozketa ostegunean egin bazen ere, gaur, Zerkausian, azokan bertan, ekoizle baten eskutik jaso du saria Idurre Otañok. Irabazlea pozik azaldu da, lehiaketan aurretik askotan parte hartu badu ere, gaurkoa izan da bere lehen saria. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!