2016/05/09 - 2016/05/13 00:00

Loatzo Musika Eskolan, izen ematea

Loatzo Musika Eskolan, izen ematea
Tolosaldea

2016-2017 ikasturteko matrikulazio epea zabalduko du Loatzo Musika Eskolak. 943 69 26 19 telefono zenbakian izango da informazio gehiago. Musika bizi eta gozatu lelopean deitu dituzte ikasleak musika eskolan izen ematera.

4 eta 7 urte bitarteko umeek tailerra izango dute aukeran, musikaz gozatu, jolasa egin, dantzatu eta kantatzeko. 8 urtetik aurrera, musika tresna hautatu ahal izango dute (klarinetea, zeharkako flauta, trikitia, txistua, dultzaina, gitarra, pianoa, tronpeta, gitarra elektrikoa, bonbardinoa, tronboia, saxofoia, eskusoinua, biolina, biolontxeloa, perkusioa, kantua eta baxua). Helduentzako berriz, aukera egongo da hainbat instrumentutan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!