XIV Orduko Martxa 2016

Oinetakoak ere garrantzitsuak

Tolosaldeko Ataria 2016ko mai. 20a, 17:35

Hiru hamarkada luzeko ibilbidea du Aralar Kirolakek atzean, gomendioak luzatzeko adina.

Kirol proba gogor bat duzunean, XIV Orduko Ibilaldia bezala, ez itzazu egun horretan ez arropa ezta oinetakoak ere lehenengoz jantzi, ez ezazu arroparik estreinatu egun horretan.

Aurretik pistan pisuarekin entrenatu ezazu.

Bi orduz behin luzapenak egin itzazu.

Glukosa eta gatzak hartuta hidratatu zaitez. Baina, oso garrantzitsua da gehiegikeriarik ez egitea.

Bi orduz behin zerbait jatea oso garrantzitsua da.

Oso garrantzitsua da norberak bere erritmoari jarraitzea, ez ezazu egin inguruak agintzen dizuna.

Norberak erabaki behar du zer den esfortzua, noiz egin edo ez egin.

Arropa arina janztea garrantzitsua da. Oinetako bigunak eta izerdia xurgatzeko galtzerdiak jantzi.

Hainbat ordutan ibili eta gero, gomendagarria da galtzerdiak eta oinetakoak aldatzea.

10 Eguzkiaz babesteko krema eman eta txapela jantzi.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!