Tolosaldeko 3 Tontorrak 2016

Ismail Razgak eta Oihana Kortazarrek markak hautsi dituzte T3T-n

Tolosaldeko Ataria 2016ko eka. 19a, 17:37

Tolosaldeko 3 Tontorrak mendi maratoiaren bigarren edizioan iazko denborak hobetu dituzte bi irabazleek, ia lau minututan. Eskualdeko lehenak Iker Karrera eta Aitziber Ibarbia izan dira.

275 parte hartzaile elkartu dira goizean irteera puntuan, Trianguloan. Izena 300 inguruk emana zuten. Eguraldia lagun dute, eta aurreko egunetako euririk ez dute izan ibilbide osoan, bai aldiz, eguzkia.

Hernion lehena Hassan Ait Chaou izan da, iazko irabazlea. Bigarren edizio honetan ere txapela Villabonara eramango zuela zirudien. Ismail Razga eta Hamid Ben Daud atzetik ziren, 3 minutu eta 17 segundora. Hasiera bortitza eman dio beraz Ait Chaouk.

Ondoren, ordea, hanketako minez erritmoa jaisten hasi da billabonatarra, Hernion harri bat gaizki zapaldu ondoren. Ismail Razgak Uzturren harrapatzeaz gain, erasoa joz lasterketaren burua hartu du. Hortik aurrera aldea zabaldu besterik ez du egin 21 urteko santurtziarrak, maratoi ikusgarria eginaz.

Emakumeen lasterketak ez du horrelako emoziorik izan lehen postuetan. Hasieratik Oihana Kortazar jarri da lasterketaren buruan, eta amaierara bitarte mutrikuarra izan da azkarrena. Aitziber Ibarbiak hala eta guztiz ere handia egin du, bere iazko denbora 12 minutuan hobetu baitu zizurkildarrak, helmugan bigarren sartuz, bost ordu azpitik.

Gizonezkoetan bigarren postuan eskualdeko beste korrikalari bat sartu da, ezustekoa emanaz: Iker Karrera. Amezketarra oraindik eta ibilbide luzeagokoetako lasterkaria da, baina etxean gogotik saiatu da eta saria lortu du. Eskualdeko lehena bera izan da, Ion Azpiroz berastegiarraren eta Iñaki Olano altzotarraren aurretik.

Aipatu, ibilbidean eta helmugan jende ugari elkartu dela korrikalariak txalotzera. Ismail Razga irabazleak amaieran esan duen bezala, Uzturren adibidez jendetzaren elkartu da. Santurtziarrak bezala, beste partaide guztiek ere berotasun hori nabaritu dute.

Esteka interesgarriak

Ibilbide osoko argazki galeria

Helmugako argazki galeria

Sailkapenak 2016

Gizonezkoa

1. Ismail Razga (Santurtzi)                 4:04:43

2. Iker Karrera (Amezketa)                 4:16:30

3. Javi Dominguez (Gasteiz)                4:22:45

4. Hamid Ben Daud (Castro Urdiales)   4:22:53

5. Miguel Angel Sanchez (Petrer)         4:24:30

6. Mikel Etxeberria (Zumaia)               4:30:48

7. Ion Azpiroz (Berastegi)                   4:31:00

8. Unai Santamaria (Hernani)              4:32:52

9. Iker Zurutuza (Idiazabal)                4:36:07

10. Jokin Garai (Oñati)                       4:37:44

11. Igor Amantegi (Urnieta)                4:43:12

12. Iñaki Olano (Altzo)                       4:43:35

 

Emakumeak

1. Oihana Kortazar (Mutriku)              4:50:06

2. Aitziber Ibarbia (Zizurkil)                4:58:36

3. Elena Calvillo (Beasain)                  5:05:52

4. Monica Grajera (Alkiza)                  5:33:18

5. Leire Baraibar (Zumaia)                  5:58:08

 

Eskualdeko lehenak

Aitziber Ibarbia eta Iker Karrera

 

Sailkapena 2015

Gizonezkoa

1. Hassan Ait Chaou (Villabona)                 4:08:31

Emakumezkoa

1. Oihana Kortazar (Mutriku)                     4:53:40

Erlazionatuak

T3T 2016: ibilbideko argazki guztiak

Tolosaldeko Ataria 2016 eka 19 Tolosaldea

T3T 2016: helmugako argazki guztiak

Tolosaldeko Ataria 2016 eka 19 Tolosaldea

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!