II. Ataria Pilota Txapelketa

Merezitako amaiera

Tolosaldeko Ataria 2016ko uzt. 4a, 17:11

II. Ataria Pilota Txapelketaren finalak larunbatean jokatu ziren. 10:00etan izan zen lehena, benjamin B mailakoena, eta hortik aurrera, beste sei jokatu ziren. Guztira, beraz, zazpi.

Ikusgarriak izan ziren, eta baita emozioz beteak ere. Eta hori, harmailetan ederki asko nabaritu zen. Lehen finaletik azkenera, jende ugari gelditu zen Villabonako Bearzana pilotalekuan, pilotari gaztetxoei begira.

Benjamin B mailan begiradak Agirrezabalarengana zuzendu ziren hasieran. Lehen aldiz, maila horretan, neska batek jokatzen zuen. Berastegiarra bikain aritu zen, lotsagabe, Zubillaga lagun zuela. Azkenean, Tolosa-Perurena nagusitu ziren; final oso polita jokatuz. Azpimarratzekoa izan zen hurrengo finala, benjamin A mailakoena: Cestau-Zabala 15-8 aurreratu ziren. Tanto baten faltan, txapela eurena izango zela zirudien, baina Olano-Muruak markagailua iraultzea lortu zuten.

Hortik aurrera, txapeldunek nagusitasunez irabazi zituzten lehiak, nahiz eta joko aldetik partida oso parekatuak suertatu ziren. Txapelketak, beraz, merezitako bukaera izan zuen.

EMAITZAK
Benjaminak B, eskuz
Agirrezabala-Zubillaga    12
Tolosa-Perurena             16

Benjaminak A, eskuz
Olano-Murua      16
Cestau-Zabala    15

Alebinak, palaz
Uzkudun-Agirre    16
Arrieta-Otegi        20

Alebinak, eskuz
Amundarain-Gabirondo    16
Iztueta-Elola                   7

Infantilak, palaz
Elizegi-Herrero      20
Aranburu-Urkola    11

Infantilak, eskuz
Ugartemendia-Gorostidi    18
Altuna-Artola                    4

Kadete-jubenilak, palaz
Bach-Erasun           21
Larrarte-Zubeldia    25

Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!