2016/08/21 08:40

2016 bidea, eskualdean zehar

2016 bidea, eskualdean zehar
Tolosaldea

22. etapa Tolosatik Andoainera izango da. Ibilbide ertaina izango da, 19,7 kilometrokoa. Etapa 8:40ean abiatuko da, Tolosako musika-eskolaren aurretik.

Prezioa 7 eurokoa izango da (kudeaketa gastuak kanpo: 1,09 euro). Deskontuak ondorengoak izango dira: %20 ikasleak, erretirodunak eta DSSinnovako parte-hartzaileak; eta %50 langabeak. Joan-etorriko autobusa eta istripu-asegurua barne. Izena emateko azken eguna, abuztuaren 19a izango da, 20:00etan.

10:30 – 11:30. Falkoneria-erakustaldia – Belabietako gaina • Euskal fauna.
13:30 – 13:45. Sorginen Zubiari buruzko azalpena – Unanibia zubia (Sorginen Zubia).
14:30 – 14:45. «Leitzaranen bizi» multimedia-muntaketa – Plazaola tunela • ESCIVI (Andoain).

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!