2016/09/03 10:00 - 18:00

Aiztondoko herriak ezagutuz txangoa

Tolosaldea

Izena emateko epea abuztuak 27. Goiza kotxeetan egingo da; Aiztondoko Denbora Bankuko partaideek jarriko ditugu kotxeak. Bazkaria Afrikarren elkartekoek ekarriko dute denentzat.

Egitaraua:

10:00. Zizurkilgo Joxe Arregi plazan.

Goizean zehar Alkiza, Larraul eta Asteasu bisitatuko ditugu.

14:00. Zizurkil goran bazkaria.

Eguraldi onarekin Urkamendin / txarrarekin frontoian.

Bazkaldu ondoren, oinez (ordu eta erdiko paseotxoa), Adunara joango gara Antzibar errekatik (oinetako erosoak ekarri).

Arratsaldean, Adunatik Zizurkilgo Joxe arregi plazara bueltatuko gara.

Bueltako ordua gutxi gorabeherakoa izango da.  Gustura egonez gero, berandutu daiteke.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!