Azken Muga Zaratetik, Betelura

Tolosaldeko Ataria 2016ko abu. 20a, 17:12

Egun guztiko egitaraua prestatua zuten Azken Muga egitasmoko kideek Zarate mendian erromeri eguna ospatzeko. Eguraldia ordea ez dute lagun izan eta Betelura jaitsi behar izan dute bertako frontoian festarekin aurrera jarraitzeko.

Mota guztietako ekitaldiak ikusteko aukera izan da Betelun. Lehenik eta behin, mahai, janari eta traste guztiak Zaratetik Betelura jaitsi behar izan dituzte eta horrek denbora luzea eman du. Horren bitartean, Udaberriko musikariak eta Aralarko trikitilariak ibili dira herria alaitzen.

Eguerdia iristearekin batera, Zarateko gauza guztiak iristen ari ziren frontoira eta jendea bertara gerturatzen hasi da. Jende guztia prest zegoen lanerako eta laguntzeko, horrek ere asko lagundu du sortutako giroa hobea izan zedin. 14:00ak inguruan oholtza gainera igo dira Ote jotzea eta garai bateko ohiturak erakutsi asmoz, ikuskizun berezia zinez. Horren ostean bazkaria eta dantzaldia izan dira Beteluko frontoian.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!