Ibilian egiten den kulturak Tolosaldea zeharkatu du

Eneritz Maiz 2016ko abu. 21a, 12:35

2016 Bidearen hiru etapa hartu ditu Tolosaldeak, eta gaurkoa izan da azkena. Tolosatik abiatu eta Andoainerako bidea egingo dute 130 parte hartzaileek. Izaskunen, hegazti harrapakariak izan dituzte zain.

2016 Bidearen 22. etapa da gaurkoa, eta Tolosako musika eskolatik hasi dute ibilbidea. Maldan gora igo eta Izaskunera iristean atseden hartzeko tartea izan dute, bisita bereziarekin. Euskal Faunaren eskutik, hegazti harrapakarien erakusketa eta erakustaldia ikusi ahal izan dituzte. Hegaztiak esku eta buru gainetan hartu, eta argazkiak ateratzeko aukera ere izan dute. Atsedenaren ostean bideari ekin diote. Belabietako gainetik barrena, Sorginen zubia, Leitzaran,...  ezagutuko dituzte Andoainera bitartean. Euskaldunez gain, taldean, atzerritarrak ere izan dituzte bidelagun.

Nola ez, Donostia 2016ren proiektu honek natura eta kultura lotzen ditu, eta historia pixka bat ere ikasiko dute parte hartzaileek. Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Nafarroa eta Iparraldea 32 etapatan zeharkatuko dituen ibilbidea da 2016 bidea, eta Tolosaldeak, 20, 21 eta 22. etapak hartu ditu, Amezketatik barrena sartuz. Apirilean hasi zen egitasmoa, eta urriaren azken igandean emango zaio amaiera, Pasaia-Donostia bidea eginez.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!