Bertsolari Txapelketa Nagusia 2017

Bihar jakingo da Iruñean BECeko zortzikotea

Tolosaldeko Ataria 2017ko abe. 1a, 12:57

Aitor Mendiluze eta Oihana Iguaran eskualdeko bertsolariek aukera handiak dituzte finalean kantatzeko.

Iruñeko Anaitasuna kiroldegian, 17:00etan hasiko da Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken finalaurrekoa eta eskualdeko bi bertsolariekin batera, oholtza gainean izango dira: Miren Amuriza, Unai Agirre, Alaia Martin eta Aitor Sarriegi. Guztiek dute aukera finalista izateko.

Amets Arzallusek irabazi zuen 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusia, eta hortaz, BECen kantatuko du abenduaren 17an. Gainerako zazpi bertsolariak, puntuazioz sailkatuko dira.

Zein izango da sailkapena? Nork lortuko du finalerako txartela? Egin gure porra!

 

SAILKAPENA

BEHIN BEHINEKOA

1. Maialen Lujanbio 1.457,5 puntu

2. Igor Elortza 1.413 puntu

3. Sustrai Colina 1.406,5 puntu

4. Beñat Gaztelumendi 1.389 puntu

5. Jon Maia 1.356,5 puntu

6. Jon Martin 1.339,5 puntu

7. Julio Soto 1.339,5 puntu

8. Nerea Ibarzabal 1.338,5 puntu

9. Jone Uria 1.337,5 puntu

10. Agin Laburu 1.324,5 puntu

11. Iñaki Apalategi 1.281,5 puntu

12. Etxahun Lekue 1.271,5 puntu

13. Aitor Mendiluze 740,5 puntu

14. Aitor Sarriegi 705 puntu

15. Miren Amuriza 678,5 puntu

16. Oihana Iguaran 671 puntu

17. Unai Agirre 667,5 puntu

18. Alaia Martin 651 puntu

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!