U30 Greba Orokorra

Confebask-ek uste du 30eko greba "ulertezina, justifika ezina eta axolagabekeria bat" dela

Tolosaldeko Ataria 2020ko urt. 28a, 10:06

Eduardo Zubiaurre Euskal Enpresarien Konfederakuntzako presidenteak osteguneko grebaz hitz egin du Onda Vasca irratian. Pentsioen inguruan gustukoak ez diren neurriak aztertzen ari direla azaldu du, "ondo azaldu beharko direnak". 

Eduardo Zubiaurreren esan nagusiak: 

"Pentsioen gaia gizartean dago. Ondo aztertu behar da eta irtenbidea emateko soluziorik onena aurkitu".

"Grebaren deitzaileek salatzen dituzten arazoak konplexuak dira. Elkarrizketa, negoziazioa eta adostasunak eskatzen dituzten arazoak dira. Horietako askoren eskumena Euskadiko administrazioetatik kanpo dago, gorago".

"Euskadin greba orokorra deitzea ulertezina, justifikatu ezina eta axolagabekeria bat da: Estatuko oinarrizko soldata altuena dago; Gizarte Segurantzako afiliazioa errekorrak markatzen ari da kontratazio mugagabeekin eta gizarte politika horren garatuak izanda".

"Ez dugu ukatzen gizarteko sektore batzuk ez daudela ongi. Baina Euskadi zein egoeratan dagoen aztertu behar da: langileen gehiengoak oinarrizko soldata baino soldata askoz altuagoa ditu".

"Euskadik bizi duen egoera ez da inondik inora saldu nahi diguten bezain larria; gizartean alarma sortu nahi dute deitzaileek, eta ez dago horretarako arrazoirik".

"Pentsiodunen gaiarekin neurriak aztertzen ari dira, gustukoak izango ez direnak. Baina ondo azaldu beharko dira, eta uneren batean, ezartzen hasi. Erretiroa hartzeko adina, adibidez. Aztertu beharko da pentsio publikoen sistema nolako prestazioak ematen ari den, beti esaten baita, jasotzen duena baino askoz gehiago ematen duela".

"Teknikoki, (pentsioen) sistemak jasangarria izateko doikuntzak behar ditu. Ez dira gai errazak, baina argi dagoena da osteguneko bezalako ekimenekin ez direla konponduko".

 

 

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!