Koronabirusa

Hiru positibo atzeman dituzte azken egunean

Tolosaldeko Ataria 2022ko api. 11a, 13:50

Apirilaren 4tik 10era 46 positibo izan dira. Eskualdeko 12 herri daude eremu berdean.

Osasun Sailak emandako datuen arabera, apirilaren 4tik 10era 46 positibo atzeman dituzte Tolosaldean. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 3.353positibo izan dira. 299koa da azken hamalau eguneko intzidentzia tasa. Une honetan, 203 pertsona daude ospitaleetan, horietatik, 10 pertsona ZIUetan, eta azken astean 12 pertsona hil direla COVID-aren ondorioz jakinarazi dute. Atzokoan, 1.906 test egin zituzten, eta 264 positibo izan ziren.

Tolosaldeari begiratuta, Aduna, Alegia, Alkiza, Altzo, Baliarrain, Belauntza, Berrobi, Elduain, Hernialde, Larraul, Orendain eta Orexa daude eremu berdean eta Irura laranjan dago. Horiekin batera, Abaltzisketan, Albizturren, Bidania-Goiatzen, Gaztelun eta Leaburu-Txaraman ez dute azken astean positiborik atzeman. 

Osasun eremuei begiratuta, guztiak daude gorrian, Villabonakoa ezik laranjan baitago eta Tolosaldekoak 217ko intzidentzia tasa du. 5.000 biztanle baino gehiagoko eskualdeko herrien kasuan, Amasa-Villabona kolore laranjan ageri da 121eko intzidentzia tasarekin, eta Tolosak 289koa du.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!