Iurre elkartearen txarangak 'Txatarrilla' izan du gogoan

Tolosaldeko Ataria 2023ko ots. 21a, 10:52

Iurre elkartearen txarangak Jose Ramon Lasarte, Txatarrilla, izan du gogoan.  Lasarte 20 urtez txarangaren zuzendaria izan zen.

Omenaldi xumea, gertukoa eta beroa jaso zuen  Jose Ramon Lasarte Txatarrilla zenaren sendiak Zaldunita egunean. Txatarrillaren arrebak, Maria Luisa Lasartek, lore sorta bat jaso zuen Olaia Goikoetxea Iurre elkarteko lehendakariaren eta Juan Carlos Pildain Iurre txarangako zuzendariaren eskutik. Txarangak pieza pare bat eskaini zizkion 20 urtez txaranga zuzendari izan zen Jose Ramon Lasarteren sendiari, bere esker ona adieraziz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!