ZOZKETA BEREZIA

Azken orduak Gabonetako zozketa berezian parte hartzeko

Tolosaldeko Ataria 2023ko abe. 20a, 19:57

TOLOSALDEKO ATARIA-ren jarraitzaile guztiek har dezakete parte Gabonetako zozketa berezi honetan. Animatu!

Gabon garaiarekin batera, TOLOSALDEKO ATARIA-k zozketa berezi bat egin nahi izan du urteroko legez. Urte honi amaiera modu ezinhobea emateko, Rafa Gorrotxategiko produktuez osaturiko sorta ederra zozkatuko dugu. Parte hartzeko epea bihar osteguna, goizeko 11:00k arte izango da. Ez galdu aukera, zorte on!

Zozketan parte hartzeko klikatu hemen

Parte hartzeko baldintzak betetzea garrantzitsua da: 

    • Atarikide direnek bazkide zenbakia derrigorrez jarri beharko dute, eta Atarikide ez direnek, gune horretan, GORROTXATEGI idatzi beharko dute.
    • Parte hartzeko azken eguna: abenduaren 21a, osteguna, 11:00etan.
    • Gainerako baldintza guztiak, hemen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!