Eskualdeko hiru pilotari, Europako Txapelketan

Josu Artutxa Dorronsoro 2024ko api. 3a, 13:34

Miren Larrarte bidaniarra, Andoni Urbieta larrauldarra eta Iñaki Esnal Larraulen bizi den hernaniarra Portugalen daude egunotan.

Esku Pilotaren Nazioarteko Konfederazioak antolatuta, atzo hasi eta etzira bitarte Europako Txapelketa jokatzen ari dira Freixo de Espada a Cintan (Portugal). Bertan, eskualdeko hiru pilotari ari dira parte hartzen, Euskal Selekzioarekin: Behar Zana Pilota Elkarteko Miren Larrarte bidaniarra eta Oiartzungo Txost Pilota Elkarteko Andoni Urbieta larrauldarra eta Iñaki Esnal Larraulen bizi den hernaniarra.

Euskal Selekzioaz gain, beste zazpi talde daude: Valentzia, Portugal, Frantzia, Italia, Belgika, Herbehereak eta Ingalaterra. Aitor Erauzkin Euskal Selekzioko zuzendari teknikoaren arabera, iazko Munduko Txapelketan lortutako emaitzak berdintzea edo hobetzea izango da helburua. Iaz, urrezko domina irabazi zuten emakumezkoetan, eta zilarrezkoa gizonezkoetan. «Aurtengo erronka bi kategorietan txapeldunak izatea da aurtengo erronka», esan du.

Guztira, lau modalitatetan jokatzen ari dira partidak: Joko internazionala, Llargues (valentziarra), One Wall eta pilota portugaldarra. Modalitate bakoitzak bere berezitasunak ditu. Lehen biak joko zuzenak dira –bakoitza joko eremu batean–, One Wall horma bakarraren aurka jokatzen da, eta pilota portugaldarra elizako hormaren aurka. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!