Atariak antolatutako udako zozketa berezia martxan da

Tolosaldeko Ataria 2024ko api. 12a, 13:25

Ataria-k antolatutako udaberriko zozketa berezia martxan da, Xubero artisau jakiak-eko 4 lagunentzako ukondo, saltxitxa eta Basabe artisau garagardoz osaturiko produktu-sorta oparituz. 

Ataria-ko irakurleentzat Xubero artisau jakiak-ekin elkarlanean, zozketa abian jarri du Atariak. Atarikide izan edo ez izan, Ataria-ko jarraitzaile izate hutsagatik hartu daiteke parte.

Zozketan parte hartzeko oinarriak eta bestelako informazio guztia ondorengo lerroetan azalduko ditugu:

    • Parte-hartzea Ataria.eus webgunean zozketari eskainitako atalean egingo da.
    • Atarikide direnek bazkide zenbakia derrigorrez jarri beharko dute, eta Atarikide ez direnek, gune horretan, XUBERO idatzi beharko dute.
    • Parte hartzeko azken eguna: apirilaren 21a, igandea, 23:59ean.
    • Hurrengo goizean irabazlearekin jarriko gara harremanetan, telefono edo posta elektroniko bidez, sariduna dela adierazteko.
    • Apirilaren 22ko 19:00ak baino lehen ez badugu lortzen saridunarekin hitz egitea, beste saridun bat hautatuko da. Gehienez ere, hiru saiakera egingo dira.
    • Zozketan parte hartu ahal izateko, benetako izen-abizenak, telefono zenbakia eta posta elektronikoa jarri beharko dira. Eta parte hartzeko adinez nagusia izan beharko da.
    • Ez da datu okerrik edo faltsurik ematen dituztenen partaidetzarik onartuko. Hauek zuzenean zozketatik kanporatuak izango dira.
    • Pertsonako parte hartze bakarra onartuko da.
    • Saria ez da beste produkturen batekin edo diruz trukatuko.
    • Edozein zalantza izanez gero, jarri kontaktuan 943655695 edo ataria@ataria.eus –en.
    • Tolosaldeko Ataria-ren erabakiak eztabaidaezinak izango dira.

 Zozketan parte hartzeko klikatu hemen

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!