Babestutako edukia

Egin zaitez Zelai hotel talasoterapiako bazkide eta goza ezazu itsasoko uraren onurez

Tolosaldeko Ataria 2024ko api. 12a, 10:00

Bonu guztiak pertsonalak eta besterenezinak dira, astelehenetik igandera erabili daitezke, eta aurretiko hitzordua eskatu beharrik ez dute.

2023ko udan abiatu zuen aro berria Zelai hotel talasoterapiak. Kudeatzaile talde berria sartu zen, eta bultzada berria emateko asmoz, hainbat ekintza eta berrikuntza jarri dituzte abian urtebete horretan.

Berrikuntzen artean kokatzen da bazkidetza egiteko aukera. Hala, herritarrek bazkide egiteko aukera dute. Talasoterapia zerbitzura edonor sar daiteke, hoteleko bezeroa, zumaiarra nahiz kanpokoa izan. Sarrera arruntak 21 euro balio ditu, eta 90 minutu inguruko zirkuitua egin daiteke.

Bazkide egiten direnek, aldiz, nahi dutenean sartzeko aukera izango dute, baita egunero ere. Bazkidetza egiteko hiru aukera eskaintzen ditu Zelai hotel talasoterapiak:

  • 3 HILABETEKO BAZKIDETZA: 150 euro
  • 6 HILABETEKO BAZKIDETZA: 280 euro
  • 12 HILABETEKO BAZKIDETZA: 495 euro

Bonu guztiak pertsonalak eta besterenezinak dira, astelehenetik igandera erabili daitezke, eta aurretiko hitzordua eskatu beharrik ez dute. Bazkidetza mota bakoitzaren xehetasun gehiago nahi dituenak, hemen ezagutu ditzake.

Ez galdu aukera, eta egin zaitez Zelai talasoterapiako bazkide, eta gozatu itsasoko uraren onurez!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!