Inko Oruesagastik zilarrezko domina lortu du Espainiako Txapelketan

Tolosaldeko Ataria 2024ko api. 12a, 13:34

Belabieta Kirol Klubeko gimnastak oinarrizko jubenil mailan parte hartu du.

Castellon (Herrialde Katalanak) jokatu zen atzo gimnastika erritmikoko Espainiako Oinarrizko Txapelketa, eta bertan izan da Ibarrako Belabieta Kirol Klubeko Inko Oruesagasti amezketarra. Oruesagastik zilarrezko domina eskuratu du oinarrizko jubenil mailan, eta klubetik azaldu dutenez, «oso pozik gaude lortutako emaitzarekin eta egindako lanarekin».
 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!