Pasa den azaroaren 30ean eta Madrilen, Danok Danena Halterofilia Taldeak oso emaitza onak lortu zituen Espainako 15 eta 17 urte azpikoen txapelketan. Goretti Amonarriz ondo lehiatu zen, Euskadiko errekor berria lortuz; Lyam Edel Rodriguez ere oso ondo aritu zen. Asier Gallegok, aldiz, txapelketa kaxkarra egin zuen; baita Susana Davilak ere. Birritan txapelketa irabazteko aukera izanda ere, ez zuen aukera aprobetxatu.
15 urte azpikoetan, Lyam Edel Rodriguez bigarren gelditu zen, 50 kiloko mailan. Susana Davilak postu bera eskuratu zuen, 63 kiloko mailan. Goretti Amonarrizek ere zilarrezko domina lortu zuen 69 kilotan.
17 urte azpikoetan, Lyam Edel Rodriguezek bigarren amaitu zuen, Susana Davilak hirugarren, eta Goretti Amonarriz bigarren. Asier Gallego hirugarren sailkatu zen.