Mendia, pilota eta gau krosa, kirol asteko protagonista nagusiak

Mikel Iraola 2013ko abe. 11a, 11:48

Ainhoa Larrea teknikaria eta Aratz Alkorta Kirol zinegotzia, Kirol Astearen kartelekin.
Astelehenean eman zitzaion hasiera kirol asteari, eta igandera arte iraungo du

Aste honetan, igandera bitarte, kirol astea ospatuko dute zizurkildarrek. Mendia, pilota eta gau krosa izango dira protagonismo gehien izango duten kirolak. Hala ere, izango da beste ekintza batzuetarako tartea ere bai, Tai Chi-a ikasteko, esate baterako. Hori, bihar izango da.

Asteburuan izango dira ekitaldi garrantzitsuenak. Larunbatean, hamabi orduz kirola egiteko aukera izango dute herritarrek. Goizean, umeentzako jolasak antolatu dituzte Eskola Kirolako gurasoek. Gauean, berriz, XVII. Gau Krosa jokatuko da. Iluntzeko 22:00etan haurren lasterketa izango da, eta 22:30ean. Aurten, Pasuseko berritze lanak direla eta, ibilbidea aldatu behar izan dute, baina iaz bezala, zazpi kilometrokoa izango da. Izen ematea zabalik da www.herrikrossa.com atarian, 3 euro ordainduta, edo egunean bertan, bost euro ordainduta.

Igandean, berriz, III. Pilota Txapelketaren finalen ondoren, Zizurkilgo kirolariei omenaldia egingo zaie. Aurtengo sarituan, Jon eta Igor Sasiain, Asier Gallego, Fredi Martinez, Aitziber Ibarbia, Ainhoa Amilibia, Jon Erasun, Peru Labaka eta Ibon Gonzalez izango dira.

 

Egitaraua

Abenduak 11, asteazkena

21:00. Dokumental proiekzioa, Iriarte Etxean: Euskal Herriko altxorretan barrena. Arkaitz Astiazaranek 2013ko udaberrian Euskal Herri osoan barrena egindako 4.400 kilometroko bizikleta bidaia du hizpide.

Abenduak 12, osteguna

19:30-20:30. Tai Chi ikastaro laburra eskainiko dute Atxulondo Kultur Etxean. Borrokaren ikuspegia alde batera utzi eta norbere gorputzaren energia bideratzen irakatsiko dute, osasunari begira.

Abenduak 13, ostirala

19:30. Atxulondo Kultur Etxean, Mendiaren handitasuna hitzaldia izango da, eta Karlos Diez zizurkildar mendizaleak emango du. Mendiko eskaladaz eta eskiaz mintzatuko da.

Abenduak 14, larunbata

Hamabi orduz kirolean Zizurkilen

Goizean. Hainbat joko eta kirol izango dira 3 urtetik gorako haurrentzat, Zizurkilgo Eskola Kirolak-eko gurasoek antolatuta.

22:00. Haurren gau krosa.

22:30. Zizurkilgo XVII. Gau krosa izango da. Izen-ematea zabalik dago, eta gehienez ere 250 lagunek parte har dezakete.

Abenduak 15, igandea

10.00. Zizurkilgo III. Pilota Txapelketako finalak jokatuko dituzte Intxaur frontoian, Ziotza pilota eskolak antolatuta.

Ondoren. 2013. urtean lorpen bereziak izan dituzte kirolari zizurkildar guztiei diploma banaketa.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!