Egitaraua
- Abuztuaren 14a, osteguna
- 06:30ean emango zaio hasiera herriko baserrietan zehar egingo den oilasko biltzeari. Parte hartzeko nahitaezkoa izango da blusa eta txapela gizonezkoentzat eta baserritar jantzia emakumezkoentzat
- 13:30ean jaiei hasiera emateko suziria. Aurtengo Txapel Eguneko Txapelduna izan den Aitziber Ibarbiak piztuko du herriko jaien hasierako suziria Iriarte Etxeko balkoian.
- Ondoren, oilasko biltzaileen dantzaldia
- 17:30ean Artzain Txakur erakustaldia Lartingo zelaietan
- 19:30ean katerik gabeko bizikleta jaitsiera hilerritik plazaraino
- 21:00etan herri afaria, plazan
- Ondoren, Laiotz dantza taldea
- Abuztuaren 15a, ostirala: Ama Birjin eguna
- 11:00etan meza nagusia
- 12:00etan umeen pilota partidak zimiterioan
- 13:00etan balkoi eta atari ederrenen erakusketa eta sari banatzea
- 17:30ean herritarren arteko herri kirol lehia. Jarraian, sagardo dastatzea plazan Seitan taldeak alaituta.
- 23:00etan bertsolarien saio nagusia Unai Mendizabal, Maialen Lujanbio, Jexux Mari Irazu, Amaia Agirre, Andoni Egaña eta Amets Arzallus bertsolariekin. Gai jartzen Igotz Alkorta. Ondoren, eta goizalera arte, Gugaz taldea.
- Abuztuaren 16a, larunbata: Ama Birjin bigarrena
- 12:30ean herri kirolen erakustaldi. Harri jasotzen Aimar Irigoien, eta aizkoran Jon Irazu eta Iñaki Azurmendi, Joseba Otaegi eta Jon Rekondoren aurka
- 14:00etan erretirodunen eta herri-kirolarien bazkaria, trikitilariek alaituta
- 18:00etan idi-probak Plazaberrin
- 22:00etan Zimiterioko XII. Pilota Txapelketa, finalerdiak eta finalak.
- Preso eta errefuxiatuen gaua:
- 00:00etan Vendettaren kontzertua
- Ondoren, eta goizaldera arte, Zesuma taldea, plazan
- Abuztuaren 17a, igandea:
Umeen eguna
- 11:45ean kroserako izen-ematea
- 12:00etan krosa
- 12:30ean buruhandiak eta ondoren, jolasa
- 14:00etan bazkaria herriko umeentzat
- 15:30etik 19:30era, puzgarriak, kart pista eta jolasak
- 12:00etan Pasaka modalitatearen erakustaldia zimiterioan
- 16:00etan XXI. Mus Txapelketa
- 18:30ean Zizurkilgo X.Trikitixa txapelketa. Eta ondoren, Loatzo musika eskolako ikasleen emanaldia
- 21:00etan oilasko afaria, tiketak erosteko epea abuztuaren 15ean amaituko da
Mozorro gaua, gai librea da eta bi sari banatuko dira
Taldekako saria: 10 lagunentzako afaria
Bakarkako saria: 2 lagunentzako afaria
Trakets taldearekin gau pasa