Berrikuntzekin dator aurten ere XVII. Zizurkilgo Azoka Berezia

Tolosaldeko Ataria 2014ko urr. 8a, 17:16

Zizurkilgo erraldoiekin batera beste hiru herrietako erraldoien topaketa egongo da igande arratsaldean.

Igandean egingo den Zizurkilgo Azoka Bereziak XVII. edizioa izango du aurtengoa, beraz, Zizurkil Goiko Teodoro Hernandorena kalean zehar hainbat postu aurkitzeko aukera paregabea izango da. Frontoian, ohi bezala, artisauen lana ikusteko aukera ezinhobea egongo da.

11:00etatik aurrera ikusgai egongo dira baserritarren postuak eta artisauen lanak. Zizurkilgo baserritarren bost postu izango dira kalean eta beste bost artisau zizurkildar egongo dira frontoian 19:30era bitarte.

Aurtengo edizioko berrikuntzen artean Tabakalera kultura garaikideko zentroko bost artisau berriren presentzia azpimarratu beharko da. Artisau hauek inprimagailu digitalez osatutako lanak eta hiru dimentsioko piezak edukiko dituzte gerturatzen diren guztiek ikusi ditzaten.

Azokara gerturatuz gero, inprimagailu berezi hauek piezak nola sortzen dituzten ikusteko aukera ere izango da Tabakalera kultura garaikideko zentroko artisau hauei esker. Jendeak 3 dimentsiotan piezak eskaneatu ahal izateko ere eskaner berezia ekarriko dute. Esku protesikoak eta bustoa ere ikusgai izango dira postu honetan aerografoekin batera.

Herriko ikastetxeek eta guraso elkarteek ere postu bereziak jarriko dituzte igandeko azoka berezian. Etxeko txikienek ez dute aspertzeko  aukerarik izango azokan. Goizean haurrentzako jolasak egongo dira udaletxearen aurrealdean eta 17:00etan pottoketan ibiltzeko aukera izango dute, baita ere galletak egiteko tailerra eta puzgarriak.

Beste urtebetez, Baserriko Argia Saria emango zaio herriko baserritar postu onenari eta Olentzo jatetxeak lau lagunentzako otordua oparituko du. Azoka honen bitartez eta igandeko hitzordua aprobetxatuz, Zizurkilgo baserritarren postuetan erosiz herriko baserritarrei laguntzeko deia egin nahi izan dute Udaletik.

Autobusaren doako zerbitzua ere eskuragarri izango da urtero moduan. Mugikortasun arazoak ekiditeko egun osoan zehar autobusak egongo dira Bulandegiko biribilgunetik eta Zubiarretxoko bidegurutzetik Zizurkil Goira. 10:45etik aurrera hasiko dira autobusen egun guztiko joan-etorriak eta azoka amaitu eta ordubetera, 20:30ean, jaitsiko da azken autobusa Zizurkil Goitik. Egunean zehar hainbat boluntario, udal taldeko kideak eta festa batzordeko jende ugari egongo dira lanean azoka modu egokian joateko.

Azken urteetako arrakastari jarraiki, aurten ere herri bazkaria antolatu dute. Txartela eskuratzen dutenak Zimiterioan elkartuko dira mahaiaren inguruan eta honako menu hau dastatu ahal izango dute: Salda, piper beteak, entsalada nahasia, oilaskoa, azokan erositako euskal pastela, kafea, txupitoa eta edaria.
Bazkarirako txartelak Iriarte, Atxulondo eta Egarri tabernetan eskuratu daitezke hogei euroren truke. Oraindik jendeak bazkarira animatzeko aukera aproposa du txartelak geratzen baitira. Egunean bertan ere herri bazkarirako txartelak erosteko aukera egongo da soberan geratuz gero.


Erraldoien topaketa


18:30ean hainbat herritako erraldoiak kalejiran izango dira herriko kaleetan zehar. Zizurkilek aurten egin berri ditu bi erraldoi eta honen harira, beste hiru herritako erraldoien konpartsekin batera, erraldoien topaketa antolatu da azoka bereziaren egunean.

Zizurkileko bi erraldoiekin batera herria bisitatuko duten erraldoiak Añorgatik, Ordiziatik eta Lezotik etorriko dira herrira eta hauen dantza eta mugimenduei Loatzo Musika Eskolako musikariek jarriko diete doinua.

Oraindik ez dute izenik Zizurkilgo bi erraldoiek eta ahalik eta azkarren bataiatzeko asmoz igandea aprobetxatu nahi da. Herritarrek bi erraldoi berrien izenak pentsatu, proposatu eta aukeratu ahal izango dituzte igandean. Boto-paperak egongo dira jendearen eskura izenak proposatzeko eta ondoren, botoa eman duten parte hartzaile guztien artean saski bat zozketatuko da.

 

EGITARAUA:

- 11:00-14:30/16:30-19:30. Baserriko produktuen eta artisauen azoka.
- 11:00. Kantu jira. Azoka euskal kantuz alaituko dute.
- 12:00. Haurrentzat jolasak udaletxe aurrealdean.
- 13:00. Zizurkilgo Azoka Bereziko Saria emango zaio Zizurkilgo janari postu hoberenari.
- 14:30. Bazkari herrikoia Zimiterioan.
- 17:00. Poneyak eta galleta tailerra haurrentzat.
- 18:30. Erraldoien topaketa Zizurkilgo erraldoi berriekin.

 

ARTISAUAK

BIDATZ SASIAIN CAMINOS

KOSMETIKA NATURALA ETA SENDABELARRAK

TOLOSA

NEREA ETXEGARAI GARAIKOETXEA

ZERAMIKA ETA HARRI LANKETA

IRUÑEA

BITOR ARRIETA

ZUR-TAILA

DONOSTIA

MaLGu BITXIAK

BITXIGINTZA

ORIO

KILIKI-JOLAS-IRRI

KILIKIAK

ERRIBERRI

BEATRIZ ALFAGEME

KANDELAK ETA XABOIAK

IDIAZABAL

KROMOSOMA

ZUREZKO JOSTAILUAK

ERRENTERIA

IÑAKI ORMAZABAL

TXORIEN ETXETXOAK

IKAZTEGIETA

ZILARGI BITXIAK

BITXIGINTZA

DONOSTIA

E-MENDI ARTISAUTZA

LARRUA

BERGARA

E-MENDI ARTISAUTZA

ERREMENTERITZA

BERGARA

AXUN JAUREGI

BURDINA BIRZIKLATUA

URNIETA

ADRIAN DANIEL KITEBER GASS

BEIRA ARTISTIKOA

ANDA

NEREA AGIRRE IRIZAR

ESKUZ MARGOTUTAKO LIBURUAK, KOADROAK ETA ESKULTURA

BERGARA

ARQUIMAÑA

DISEINU ETA FABRIKAZIO DIGITALA

DONOSTIA

KOLDO ARTOLA

ARTISAUTZA DIGITALA

DONOSTIA

JOSEBA EGIA

ARTISAUTZA DIGITALA

DONOSTIA

LAUREN ALIENDE

ARTISAU BERRIAK

GASTEIZ

OSCAR HERRERO BRAVO

3Dko INPRIMAGAILUAN INPRIMATUTAKO PIEZAK

DONOSTIA

ZIZURKILGO ARTISAUAK

DARIO ARTETA

BERRITZE LANAK ETA OLEO ETA AKUARELAK

ZIZURKIL

JUANI ALKORTA

KUADROAK

ZIZURKIL

PATXI OTEGI

ESKULTURA

ZIZURKIL

ZAPILIKI

EHUNGINTZA MARGOTUA

ZIZURKIL

IZARO LIZARRAGA

HAURREN ARROPAK

ZIZURKIL

BESTELAKOAK

SAN MILLAN IKASTETXEA

 

ZIZURKIL

OTAÑO IKASTETXEA

 

ZIZURKIL

TOLOSALDEA TOUR

TURISMO BULEGOA

TOLOSA

 

AZOKAKO JANARI POSTUAK:

Aintzinako gaztak

 

Aia

Maison Dufrexe ahatekiak

 

Landak

Eguzkileire ogi eta goxo ekologikoak

 

Amezketa

Mañeko gozogintza

 

Mallabia

Mahala Esneki eta Txerrikiak

 

Leaburu

Aldakurria ahatekiak

 

Nafarroa Beherea

Arizagako ogia

 

Soraluze

Eugenio Elorza erlezaina

 

Segura

Alpes Pyrenees alpeetako gazta

 

 Lapurdi

Basoan

 

Legutio

Lokate ahuntz gaztak

 

Aia

Ogi zuri gozogintza

 

Zizurkil

Garazi loradenda

 

 Zizurkil

Andrezketa baserria

 

Zizurkil

Loidi baserria

 

Zizurkil

Menditarte

 

Zizurkil

Ugarte baserria

 

Asteasu

Leyre Txokolateak

 

Nafarroa

Ana Aranda. Oliba-olio birjina estra eta pistatxo ekologikoak

 

Mungia

Ekain sagardoa

Sagardo ekologikoa

Zestoa

El corral del tio Nicasio

Eskabetxatuak

Aragoi

Erlan eztia

Ezti ekologikoa

Izurtza

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!