2016/06/19 10:30 - 14:00

Truke Azoka

Truke Azoka
Zizurkil

Objektu, denbora eta gaitasun trukea izango da, Zizurkil Goian, Aiztondoko Denbora Bankuak antolatuta.

10:30-12:00. Tailerrak: Jostungintza (konponketa errazak), gure baitan ingeleseko mintzapraktika.

12:00. Ekonomia solidario, ekologiko eta feministaren inguruko solasaldia.

14:00. Truke bazkaria. Bakoitzak ekarri janaria eta edaria eta denen artean dastatu eta gozatuko da.

Informazio gehiagorako edo Truke Azokan mahaia jartzeko: aiztondokodenborabankua@gmail.com edo 646637330.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!