2016/10/11 - 2016/10/31 09:00

Omenaldi bazkaria

Omenaldi bazkaria
Elizpe Erretiratuen elkartea, Zizurkil

Zizurkilgo Elizpe Jubilatuen Elkarteak bazkaria antolatu du azaroaren 6rako, 80 urtetik gorako elkarteko kideei omenaldia egiteko. Elkarteak bazkide guztiak eta bazkide ez direnak ere gonbidatzen ditu omenaldira. Bazkaria Oianume jatetxean izango da, 40 euro ordainduz. Bazkideek 30 euro ordainduko dute, eta gainerako zatia elkarteak ordainduko du.
Izena emateko aukera egongo da urrian zehar, Elizpe jubilatu elkartean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!