Tolosaldeko ikastetxeetako DBH.1go mailako ikasleak perretxikoak biltzera irtengo dira. Arratsaldean Aranzadiko kideek Tolosako Casinoan sailkatuko dituzte. Hauek dira parte hartuko duten ikastetxeak: Hirukide Orixe BHI Laskorain ikastola Anoetako ikastola Onddoek eta perretxikoek zer garrantzi duten ezagutaraztea da helburua, funtsezko elementu baitira ekosistemetan eta bizitzaren zikloan. Era berean, onddo, perretxiko eta inguru naturalaren garrantzia, haiei buruzko ezagutza eta haien aldeko errespetua eta maitasuna ikasleen artean zabaltzea da xedea.
Partaideak: Gure Txokoa, Veleta, La Jara, Txinparta, Yurre, Ero-Etxe, Aurrera, Kabi Alai, Oargi, Xepla eta Casino.
Edu, Elena, Nacho. "Diptico del amor y de la muerte": "Parte I: el amor"
-Iki Poliki (gitarra elektrikoa eta ahotsa). -Eñaut Maiz (baxua). -Ilargi Agirre (bateria). -Joxi Ubeda (gitarra elektrikoa eta ahotsa.
Tolosa&Co-ren laguntzarekin erosleak perretxikoak gai nagusi bezala hartuta atondutako erakusleiho gustukoena bozkatzeko aukera izango dute. Zure bozka emateko, sartu www.mikologika.org atarian.
Tolosako Casino elkarteak duela bost urte berreskuratu zuen perretxikoen inguruko astea; izen berriarekin, astelehenean ekingo diete jarduerei.