Orri-markatzaile tailerra. Haur liburuaren nazioarteko eguna. 7-12 urte bitartekoei zuzendurik.
Begiekin ikusten gara umeentzako ikuskizuna Zirko Loretsua taldearen eskutik. Ion Begiristain detektibeak, misio berri bat dauka, begi handia aurkitzea. Ikerketan sakontzean konturatzen da ez dela lehena iritsi, ogibide kide ezberdinak lehenago saiatu direla. Lortuko al du Begiristainek arrastoa jarraitzea? Jakingo du nor saiatu den begia aurkitzen? Zer da begi handia? Aurkituko al du? Galdera hauek eta beste askok abentura ikusgarriaz gozatzea egingo digute Ion Begiristain bere misioan laguntzen dugun bitartean.
Javier Ortiz Morenoren 'Rapa das bestas' erakusketa.
Eskultura bizidunak historia luze eta zabala du. Gizakia beti liluratu izan da nolabaiteko ekintza edo mugimendu bat erreproduzitzen duen figura baten aurrean, bizitza duenaren itxura emateko. Horregatik erabili izan da irudi bizidunen magia, zibilizazio zaharrenetatik hasi eta gaur egunera arte.
Julen Madariaga Murua artista altzotarra bertan izango da. Berarentzat kuttun diren euskal hitzen inguruan marraztutako ilustrazioak ageri dira, hitzen aldaera euskalki ezberdinetan eta bere esanahia beste hizkuntzetan.
Mirari Bengoa Garmendia tolosarraren pintura erakusketa.