San Martin Eguna. 10.30 Meza nagusia Ondoren Idi bakarra asto parearen aurka trikitilariek eta bertsolariek alaiturik. 19:30 Txupinazoa, Martina Sorginaren jaitsiera eta buruhandiak.
Amezketan erroldatutakoak eta 60 urtetik gorakoak. 11:30 Meza nagusia, San Martinen. Ondoren Bertsolariak. 14:00 Bazkaria Beartzana Jatetxean. Bertsolariak eta Laja trikitilariak. Bazkarirako txartelak: 30 euro. Izena ematea: Udaletxean, azaroaren 7a bitarte.
Hitzaldia. "De Extremadura al bertsolarismo". Jon Maiaren eskutik.
Kurtsoberria hasi dela eta urteko kultur plana eta haurren programazioa antolatzeko, Berrobiko Udalak gurasoekin bilera antolatu du.
Euskara hutsez egindako komikiak azaroaren 28rako aurkeztu beharko dira Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzan
Argazki erakusketa eta dokumentala. (Agurtzane Belaunzaran eta Pedram Yazdani). Arrainen modura, Bajaoak itsasoan eta itsasotik bizi dira. Gorputza ozeanora moldatu dute eta arrantza modu tradizionalean eginez bizirauten dira.
Argazki eta poesia erakusketa. Lokartutako basoa, egoera fisiko eta mentala da, jatorrira itzultzea, izarpea basati bilakatzen den momentuan aterpetzeko lekua.Elkarketa kuantikoaren teoriak dioenez, noizbait lotuta egondako bi partikulak, behin banatu ostean beren lotura mantetzen dute. Unibertsoko punta banatan egon harren, beren arteko konexioa bat batekoa da. Lokartutako basoan, gorputza eta basoa dira elkarketaren funtsezko partikulak. Lurra berriz, gabitate-tunela, beraien arteko konexioa, lotura. Begiradan lokartutako basoa ekartzea, aldaezinera heltzea da.
Eusko Jaurlaritzaren "Negozio modelo berriak" programan txertatua, %100 diruz lagunduta, doakoa. Tailer hau azaroaren 10-14 (astelehenetik ostiralera) burutuko da, 14:00-16:15 ordutegian, Tolosako Kultur Etxeko lehenbiziko solairuan, Topagunean. Edukia: Fidelizazioa bezero berriak lortzea baino merkeagoa da, eta tailer honekin APPak sortuz fidelizazio hori nola lortu daitekeen ikasiko da era praktiko batean. Izena emateko: Tolosa&Co elkarteko bazkideak 943-653-578 elkarteko telefonora deitu dezakete edo e-mail bat bidali tolosakomerzio@gmail.com posta elektronikora; eta eskualdeko beste merkatari guztiak jar daitezela Tolosaldeko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoarekin harremanetan: 943-654-501 / aduriz@tolosaldea.net.