Nola uztartzen dire emakumearen izaera profesioala eta amatasuna? Nola ez errudun sentitu bati lehentasuna ematen diogunean? Zer errepikatu gure aurreko belaunaldietakoek egindakotik eta zer aldatu?
Irakasleak: Anita Uzkudun eta Margari Lasa. 10 euro.
18:00 Haurren arteko pilota partidak Ondoren pintxopotea Uxo-Toki eta Iturri-Goxo artean
Ibarra atzo eta gaur. Argazkien proiekzioa. Hirigintza antolamendurako plan berria. Aukerak azaltzea 18:00etan euskaraz eta 19:30ean gastelaniaz.
Emozioen kudeaketa. Susana Manzanedok eskainita. Izena emateko: Alegiako Udaleko Gizarte Zerbitzuak: 943 654768.
Isabel Aliagak eta Roberto Salazarrek herrialde, ohitura eta jende ezberdinak ezagutu eta naturaz gozatzeko pasioa eduki dute beti, eta horrek ahal izan den guztietan bidaiatzera bultzatu ditu. Bi alaba, Uxue eta Alizia, izan ostean bidaiatzen jarraitzea erabaki zuten eta 2012an familia osoak mundu-birari ekin zion. Ia urte betez bost kontinenteetan zehar ibili ziren.
Antolaketa lanetan aritzeko prest dagoen jendeari bilera horretara joateko deia luzatzen zaio kultura batzordetik.
Euskara hutsez egindako komikiak azaroaren 28rako aurkeztu beharko dira Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzan
Argazki erakusketa eta dokumentala. (Agurtzane Belaunzaran eta Pedram Yazdani). Arrainen modura, Bajaoak itsasoan eta itsasotik bizi dira. Gorputza ozeanora moldatu dute eta arrantza modu tradizionalean eginez bizirauten dira.
Argazki eta poesia erakusketa. Lokartutako basoa, egoera fisiko eta mentala da, jatorrira itzultzea, izarpea basati bilakatzen den momentuan aterpetzeko lekua.Elkarketa kuantikoaren teoriak dioenez, noizbait lotuta egondako bi partikulak, behin banatu ostean beren lotura mantetzen dute. Unibertsoko punta banatan egon harren, beren arteko konexioa bat batekoa da. Lokartutako basoan, gorputza eta basoa dira elkarketaren funtsezko partikulak. Lurra berriz, gabitate-tunela, beraien arteko konexioa, lotura. Begiradan lokartutako basoa ekartzea, aldaezinera heltzea da.
Eusko Jaurlaritzaren "Negozio modelo berriak" programan txertatua, %100 diruz lagunduta, doakoa. Tailer hau azaroaren 10-14 (astelehenetik ostiralera) burutuko da, 14:00-16:15 ordutegian, Tolosako Kultur Etxeko lehenbiziko solairuan, Topagunean. Edukia: Fidelizazioa bezero berriak lortzea baino merkeagoa da, eta tailer honekin APPak sortuz fidelizazio hori nola lortu daitekeen ikasiko da era praktiko batean. Izena emateko: Tolosa&Co elkarteko bazkideak 943-653-578 elkarteko telefonora deitu dezakete edo e-mail bat bidali tolosakomerzio@gmail.com posta elektronikora; eta eskualdeko beste merkatari guztiak jar daitezela Tolosaldeko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoarekin harremanetan: 943-654-501 / aduriz@tolosaldea.net.