La Rous taldeak eskainitako saioa. 5 urtetik gorako umeei zuzendurik. 45 minutuko iraupena du. Hitzik gabea.
Eskola kiroleko ikasleek: Gure herriko kirola (esk pilota eta errebote partiduak)
10:00-13:00 Eskalada saioa Tolosako Usabal kiroldegian LH3-DBH4 bitarteko ikasleentzat
"Ateak Zabalik eguna" Emeterio Arrese eraikinean 2 urteko haurren gurasoei zuzendua. 11:00etan
Larunbat honetan, urtarrilak 31, ate irekien saioa egingo da Sakramentinoetako etxe berrian goizeko 11:00etan. Eraikuntza berria ezagutzeko aukera egongo da eta 2 urteko gelen funtzionamenduaren informazioa emango dute. Ondoren, 11:45ean SUN MAGOAren ikuskizuna izango da jangela berrian.
12:00 Inauteriei hasiera emango zaie gibela dastatuz. Udal ordezkariak eta txekorrak plazan direla. Ondoren, antzerkia eta Otsolar dantza taldearen emanaldia 19:00 Kantu poteoa herriko inauteri kantuak abestuz
Haur festa “Puzgarriak” Belabieta kiroldegian, 15:00-18:00 18:00etan txokolatada plazan
Patin festa, haur eta helduentzat (Arratzain irristaketa) Jokoak, ginkana, partidu txikiak... gurasoak ere animatu!
Ipuin kontaketa honetarako proposamen berezi bat egin nahi dizuegu: zuek parte hartzea. Hau da, bakoitzak etxean duen ipuin kuttunen bat ekarri eta besteei kontatzea.
Ikasturte berriaren aurkezpena, musikariak, atxikimendu argazkia, dantzariak, antzezleak, etab. Sarrera doan.
Sendi Ekintza elkarteak antolatuta. Aurten aurreko urtean zehar “Stop San Filippo” elkarteari laguntzeko herrian egindako ekitaldi ezberdinen eragileen esku utzi nahi dute kupelen irekiera, egindako lanaren onarpen gisa.
(Morten Tyldum). 110 min. Alan Turing britaniar matematikariaren inguruko biopica. Ospetsu bilakatu zen Enigma makinako nazien edukien kode sekretuak argitzeagatik. Honek baliatu zuen II Mundu Gerra (1939-1945) aliatuen alde jartzea. Heroi moduan hartu beharrean, 1952an homesexuala izateagatik akusatu eta epaitua izan zen.
Bulego orduetan. BILDU BEHARREKO JANARI ETA MATERIALA: Lekaleak, hegaluzea oliotan, sardinak oliotan, azukrea, arroza, pasta, olioa, konpresak eta haur eta helduentzako pixaoihalak. Bestalde, elkarteak esku artean duen proiektua, Saharar lurralde askatuetan MIdyic izeneko herrian eskola bat eraikitzea eta mantentzea, aurrera doa eta bertan ikasten dabiltzan 120 ikasleentzat eskola materiala jaso nahi da (koadernoak, arkatzak, ezeztekoak, txorroskiloak,…). Bestalde, bildutako elikagai eta material guztia Saharar Errefuxiatu kanpamentuetara heltzeko bigarren eskuko kamioiak erosten dira. Kamioi horiek erosteko dirulaguntza eman nahi baldin baduzue, hemen kontu korrontea: Kutxabank: 2095 5081 93 1062503346
Maribi Alkiza Leizeaga ikastegietarraren laugarren erakusketa. Ordutegia: Astelehen eta asteazkenetan (17:00-19:00) eta igandetan (12:00-13:30). Beste ordutegi batean ikusi nahi izanez gero, deitu zenbaki honetara: 943653329.