Gurutze-bidea Izaskunera, goizeko 07:30tan, Santa Klara ondotik aterata.
(John M. McDonagh). 100 min. +16 Irlandako paisaia txundigarrietan kokatuta dago, eta Aita James Lavelle du protagonista; eliztarren arteko liskarrak konpontzen ahalegintzen da, baina egun batean, konfesatzen ari den bitartean, eliztar anonimo baten mehatxua jasoko du, hil egingo dutela esanez.
Tolosako Udalak antolatutako lehiaketa; parekidetasun aldarriak artearen bidez plazaratzeko modua. Askatu korapiloa izenburupean jasotzen dira aurkeztutako lanak, tartean Nerea Lopezen serigrafia, lehen saria.
Damiël Van Dalsum-en txotxongiloak biltzen ditu. Erakusketak Asiako txotxongilo-tradizio garbitik garaikidetasun amorratuenera eramango du bisitaria. Tolosa, Topic. Urriaren 18ra arte.
Apirilak 2, osteguna: Bidaia Tolosa-Trevelez 10 ordu. Apirilak 3, ostirala: Trevelez-Alcazaba (Siete Lagunas)-Mulhacen-Poqueira (aterpea) 11 ordu inguru. Apirilak 4, larunbata: Poqueira-Veleta-Trevelez 8 ordu inguru. Apirilak 5, igandea: Alpujarrak ingurunea ezagutzera joan. Apirilak 6, astelehena: Trevelez-Tolosa bidaia.Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org , azken eguna martxoak 30, astelehena. Plaza mugatuak izango dira.Izena ematerakoan 50 € aurreratu beharko dira ondorengo kontuan:Euskadiko Kutxa / Caja Laboral 3035 0028 11 0281141038.