"Claves para el exito escolar de nuestr@s hij@s. Bases neurofuncionales del aprendizaje". Hizlariak: Nuria Sanchez, Bartzelonako Montserrat ikastetxeko aditua.
Kirol-Saltsa 2003/2006 urte bitartean (biak barne) jaiotako haurrentzat.
Atea Teatrok aurkeztuta. Anabel Arraiza eta Inazio Tolosa. Alex Tellok idatzi eta zuzendutako obran. "Nahi baino lehenago banandu ginen eta bizitzarekin aurrera jarraitu behar izan nuen, zu gabe. Eta orain, gehien behar zaitudanean azaldu zara". Sarrera: 3 euro.
Bertso saioa: Beñat Iguaran, Imanol Irazustabarrena, Unai Mendizabal, Haritz Mujika, Txomin Azpiroz, Oihana Iguaran... Erromeria: Ezten Giro erromeri taldea. Sarrera: 5 euro.
Bergaran 1996 urtean sorturiko hardcore banda da Fly Shit. Musika munduan bide luzea duen taldea da, hainbat disko eta kontzertuak eskainita. Oraingo honetan prestatzen ari diren diska berriaren doinuak eskainiko dituzte. Beraiekin batera Norman taldea izango da beraien azken lana aurkezten, Perkins.
Damiël Van Dalsum-en txotxongiloak biltzen ditu. Erakusketak Asiako txotxongilo-tradizio garbitik garaikidetasun amorratuenera eramango du bisitaria. Tolosa, Topic. Urriaren 18ra arte.
Kanadako Claire Kujundzic eta Bill Horne artisten lanen erakusketa. Baso batean barneratzeko aukera, zuhaitz artean. Formatu handiko grabatu eta serigrafia esperimentalak.
Antolatzailea: TARGAZKI (Tolosaldeko argazkilari taldea).
"Maiatzak 20" Elkarteak antolatutako Elkartasun Azoka. Sahararen aldeko elkarteak aurrera eramaten duen proiektua zabaldu eta finantziazioa lortzeko helburuarekin. Udan ahalik eta haur saharar gehien hartuz saharar herriari elkartasuna adieraztea. Ordutegia: 10:00-13:00 eta 17:00-20:00
Paisaiak, erretratuak eta margo abstraktua. Astelehenetik ostiralera: 18:00-20:30 Larunbatetan: 10:30-13:00
Alfons Rodriguez argazkilariaren irudiak.