Asteazkena, apirilak 13



Arabiar udaberria: Liluratik etsipenera

Tolosako kultur etxea, Tolosa

Arabiar udaberria: Liluratik etsipenera izeneko hitzaldia Karlos Zurutuzaren eskutik. Irakaslea eta kazetaria da. Ekialde hurbilean egin izan du lan freelance moduan.

Arabiar udaberria: Liluratik etsipenera Tolosako kultur etxea Arabiar udaberria: Liluratik etsipenera izeneko hitzaldia Karlos Zurutuzaren eskutik. Irakaslea eta kazetaria da. Ekialde hurbilean egin izan du lan freelance moduan.

17:00

Canción de juventud, 1962

Gurea antzokia, Amasa-Villabona

Santtio Zine Kluba. Sarrera, doan.

Canción de juventud, 1962 Gurea antzokia

Santtio Zine Kluba. Sarrera, doan.


18:00

Tomatea, baratzeko erregina tailerra

Baratze parkea, Anoeta

Tomate landarearen zainketa ekologikoaren inguruko tailer praktikoa eta doakoa izango da. Kimatu egin behar dira landareak? Sulfatatu? Nola zaindu behar ditugu?... Garai egokia da galdera guzti horiei erantzuteko.Tomate horiak, beltzak, bonbila formakoak, handiak, txikiak... gerturatzen diren erabiltzaileen artean banatuko dituzte 30 tomate barietate desberdinetako landareak. Ez da baratzeko erabiltzaileentzat bakarrik baizik eta gerturatu nahi duen edozeinentzat.

Tomatea, baratzeko erregina tailerra Baratze parkea

Tomate landarearen zainketa ekologikoaren inguruko tailer praktikoa eta doakoa izango da.

Kimatu egin behar dira landareak? Sulfatatu? Nola zaindu behar ditugu?... Garai egokia da galdera guzti horiei erantzuteko.
Tomate horiak, beltzak, bonbila formakoak, handiak, txikiak... gerturatzen diren erabiltzaileen artean banatuko dituzte 30 tomate barietate desberdinetako landareak. Ez da baratzeko erabiltzaileentzat bakarrik baizik eta gerturatu nahi duen edozeinentzat.


18:00

Atzerrirako joateko bidaien gaineko saioa

Hizkuntza eskola, Tolosa

Atzerrira bidaiatzearen abantailak direla eta, klasean ikasitakoa praktikan jartzeko aukera paregabea da. Bidaiak antiolatzeak dituen zailtasunak ikusita, informazioa eskuragarri izateko internazional saioak antolatu dituzte.

Atzerrirako joateko bidaien gaineko saioa Hizkuntza eskola

Atzerrira bidaiatzearen abantailak direla eta, klasean ikasitakoa praktikan jartzeko aukera paregabea da.

Bidaiak antiolatzeak dituen zailtasunak ikusita, informazioa eskuragarri izateko internazional saioak antolatu dituzte.


19:00

GPS ikastaroa

Alpino uzturre elkartea, Tolosa

GPS nabegazioaren praktika saioa izango da.    

GPS ikastaroa Alpino uzturre elkartea
GPS nabegazioaren praktika saioa izango da.

 

 

19:30

Irurako Kirol Astea

Irura

Asier Gutierrez eta Erlantz Gonzalezek Kaukaso pistaz kanpo ikus entzunezko emanaldia eskainiko dute. Ikastolaren plazako egoitzan.

Irurako Kirol Astea

Asier Gutierrez eta Erlantz Gonzalezek Kaukaso pistaz kanpo ikus entzunezko emanaldia eskainiko dute. Ikastolaren plazako egoitzan.


20:00

Ezohiko osoko bilkura

Udaletxea, Berrobi

Berrobiko Udalak ezohiko osoko bilkura egingo du, besteak beste, eskolako kirol esparruaren estaltze proiektuaz, baratze parkeen proiektuaz, lankidetzaz eta hauen banatzeaz eta araudiaz ariko dira.

Ezohiko osoko bilkura Udaletxea

Berrobiko Udalak ezohiko osoko bilkura egingo du, besteak beste, eskolako kirol esparruaren estaltze proiektuaz, baratze parkeen proiektuaz, lankidetzaz eta hauen banatzeaz eta araudiaz ariko dira.



19:00

'Zama. Kalea ahalduntzegune' erakusketa

Aranburu jauregia, Tolosa

Tolosako Berdintasun sailak bi urtez behin antolatzen du martxoaren 8aren inguruko erakusketa. Abel Azcona, Ana Belen Jarrin, Itziar Okariz, Susana Segurola eta Kristoren Gorputza dira sortzaileak.

'Zama. Kalea ahalduntzegune' erakusketa Aranburu jauregia

Tolosako Berdintasun sailak bi urtez behin antolatzen du martxoaren 8aren inguruko erakusketa.

Abel Azcona, Ana Belen Jarrin, Itziar Okariz, Susana Segurola eta Kristoren Gorputza dira sortzaileak.



19:00

'Eroen ontzia' erakusketa

Topic zentroa, Tolosa

Joan Baixas txotxongilolari eta artista plastikoak, bere azken sorkuntzak erakusten ditu, liburuak elementu nagusi diren intalazioetatik hasi eta artista bartzelonarrak “Mangoneos” izenez izendatzen dituen pieza txikietaraino. Margolanak ere badira, nahiz eta bere pinturak ez diren askotan ikusgai izan.

'Eroen ontzia' erakusketa Topic zentroa

Joan Baixas txotxongilolari eta artista plastikoak, bere azken sorkuntzak erakusten ditu, liburuak elementu nagusi diren intalazioetatik hasi eta artista bartzelonarrak “Mangoneos” izenez izendatzen dituen pieza txikietaraino. Margolanak ere badira, nahiz eta bere pinturak ez diren askotan ikusgai izan.



Erakusketa

Erretirodunen taberna, Alegia

Seve Iglesias billabonatarraren koadro erakusketa da.

Erakusketa Erretirodunen taberna

Seve Iglesias billabonatarraren koadro erakusketa da.



09:04

Festetako kartel eta logotipo lehiaketa

Kultur etxea, Alegia

Maiatzaren 13a baino lehen, kultur etxean aurkeztu beharko dira festak iragartzeko kartelak eta logotipoak. Kartel irabazlea jaietako egitarauaren azala izango da eta logotipoa jaiekin lotura duten agerkarietan agertuko da. Lehiaketan 12 urtetik gorako edonork hartu ahal izango du parte. Teknika librea erabili ahal izango da, hau da, eskuz zein formatu digitalean aurkeztu daitezke lanak, baina azken aukera hau hautatzen dutenek lanak gutxienez 300 ppiko bereizmenarekin aurkeztu beharko dituzte. Kartelek A3 tamaina izango dute eta logotipoek 21x21ekoa. Lanek derrigorrez Alegiako festak 2016 testua izan beharko dute eta jaien ezaugarri, irudi edo lemaren bat ere adierazi beharko dute. Koloretan aurkeztuko dira eta aurrez beste inon aurkeztugabeak izan beharko dute.

Festetako kartel eta logotipo lehiaketa Kultur etxea

Maiatzaren 13a baino lehen, kultur etxean aurkeztu beharko dira festak iragartzeko kartelak eta logotipoak. Kartel irabazlea jaietako egitarauaren azala izango da eta logotipoa jaiekin lotura duten agerkarietan agertuko da.

Lehiaketan 12 urtetik gorako edonork hartu ahal izango du parte. Teknika librea erabili ahal izango da, hau da, eskuz zein formatu digitalean aurkeztu daitezke lanak, baina azken aukera hau hautatzen dutenek lanak gutxienez 300 ppiko bereizmenarekin aurkeztu beharko dituzte. Kartelek A3 tamaina izango dute eta logotipoek 21x21ekoa.

Lanek derrigorrez Alegiako festak 2016 testua izan beharko dute eta jaien ezaugarri, irudi edo lemaren bat ere adierazi beharko dute. Koloretan aurkeztuko dira eta aurrez beste inon aurkeztugabeak izan beharko dute.


17:30
19:30

Botak eta galtzerdiak

Larramendi auzo elkartea, Tolosa

Errefuxiatuentzako botak eta galtzerdiak bilduko dituzte.

Botak eta galtzerdiak Larramendi auzo elkartea

Errefuxiatuentzako botak eta galtzerdiak bilduko dituzte.