Ostirala, apirilak 15



17:00

Irurako Kirol Astea

Pilotalekua, Irura

Lehen Hezkuntzako hirugarren eta seigarren maila arteko ikasleentzat, frontoian kirol saltsa ekimena. Parte hartzeko kultura bulegora jo beharko da apirilaren 12a baino lehen.

Irurako Kirol Astea Pilotalekua

Lehen Hezkuntzako hirugarren eta seigarren maila arteko ikasleentzat, frontoian kirol saltsa ekimena. Parte hartzeko kultura bulegora jo beharko da apirilaren 12a baino lehen.


17:30

Tomatea, baratzeko erregina tailerra

Baratze parkea, Alegia

Tomate landarearen zainketa ekologikoaren inguruko tailer praktikoa eta doakoa izango da. Kimatu egin behar dira landareak? Sulfatatu? Nola zaindu behar ditugu?... Garai egokia da galdera guzti horiei erantzuteko.Tomate horiak, beltzak, bonbila formakoak, handiak, txikiak... gerturatzen diren erabiltzaileen artean banatuko dituzte 30 tomate barietate desberdinetako landareak. Ez da baratzeko erabiltzaileentzat bakarrik baizik eta gerturatu nahi duen edozeinentzat.

Tomatea, baratzeko erregina tailerra Baratze parkea

Tomate landarearen zainketa ekologikoaren inguruko tailer praktikoa eta doakoa izango da.

Kimatu egin behar dira landareak? Sulfatatu? Nola zaindu behar ditugu?... Garai egokia da galdera guzti horiei erantzuteko.
Tomate horiak, beltzak, bonbila formakoak, handiak, txikiak... gerturatzen diren erabiltzaileen artean banatuko dituzte 30 tomate barietate desberdinetako landareak. Ez da baratzeko erabiltzaileentzat bakarrik baizik eta gerturatu nahi duen edozeinentzat.


18:00

Atsedena taldearen kanpaldian izen ematea

Atsedena lokala, Tolosa

Aurten ere Atsedenak udako kanpaldia antolatu du 8 eta 16 urte bitarteko gaztetxoentzat (LH 3tik DBH4ra biak barne). Kanpaldia, uztailaren 29tik Abuztuaren 8ra izango da, eta prezioa 150€koa izango da. Izen emateko Atsedenako lokalean. Plaza mugatuak izango dira.

Atsedena taldearen kanpaldian izen ematea Atsedena lokala

Aurten ere Atsedenak udako kanpaldia antolatu du 8 eta 16 urte bitarteko gaztetxoentzat (LH 3tik DBH4ra biak barne). Kanpaldia, uztailaren 29tik Abuztuaren 8ra izango da, eta prezioa 150€koa izango da. Izen emateko Atsedenako lokalean. Plaza mugatuak izango dira.


18:30

III. Herri Batzarra

Pleno aretoa, Anoeta

Abian prozesuko azken batzarra egingo da, udaletxean.20:00. Batzarraren ondoren mokadutxoa izango da, eta prozesua txukun borobiltzeko argazkia aterako dute.Mokadutxo honetara entzute fasean parte hartu dutenak ere gonbidatu dituzte.

III. Herri Batzarra Pleno aretoa

Abian prozesuko azken batzarra egingo da, udaletxean.

20:00. Batzarraren ondoren mokadutxoa izango da, eta prozesua txukun borobiltzeko argazkia aterako dute.
Mokadutxo honetara entzute fasean parte hartu dutenak ere gonbidatu dituzte.


19:00

Kantujirarako entsegua

Musika Eskola, Anoeta

Herriko jaietan, maiatzaren 29an, kantujira antolatu nahi dute. Hori dela eta, herritar guztiei, kantatzea gustuko izanez gero, entseguan parte hartzeko deia egin diete Kantujira taldetik.

Kantujirarako entsegua Musika Eskola

Herriko jaietan, maiatzaren 29an, kantujira antolatu nahi dute. Hori dela eta, herritar guztiei, kantatzea gustuko izanez gero, entseguan parte hartzeko deia egin diete Kantujira taldetik.


20:00

Tenpora taldearen kontzertua

Gurea antzokia, Amasa-Villabona

Villabonako Udaleko Gizarte Zerbitzuetako sailak antolatuta, ateratzen den diru guztia udan Amasan Saharako haurrak hartzeko izango da. Sarrera: 10 euro.

Tenpora taldearen kontzertua Gurea antzokia

Villabonako Udaleko Gizarte Zerbitzuetako sailak antolatuta, ateratzen den diru guztia udan Amasan Saharako haurrak hartzeko izango da.

Sarrera: 10 euro.


20:30

Ken Zazpi. Phoenicoperus

Leidor antzokia, Tolosa

KEN ZAZPI taldeak Phoenicoperus diskoa aurkeztuko du.

Ken Zazpi. Phoenicoperus Leidor antzokia

KEN ZAZPI taldeak Phoenicoperus diskoa aurkeztuko du.


21:00

Pernando Amezketarra Sariketako bigarren kanporaketa

Balio anitzeko gela, Berastegi

Goierri (Gorka Maiz, Amaia Iturrioz eta Odei Lopez) eta Hernani (Arnaitz Lasarte, Eli Pagola eta Oier Iurramendi). Afarirako txartelak 22 euro balio du. Urepele gazte elkartean eta harituz.bzt@gmail.com helbide elektronikora idatziz edo 618 222 235 telefono zenbakira deitu eskuratu daitezke.

Pernando Amezketarra Sariketako bigarren kanporaketa Balio anitzeko gela

Goierri (Gorka Maiz, Amaia Iturrioz eta Odei Lopez) eta Hernani (Arnaitz Lasarte, Eli Pagola eta Oier Iurramendi).

Afarirako txartelak 22 euro balio du. Urepele gazte elkartean eta harituz.bzt@gmail.com helbide elektronikora idatziz edo 618 222 235 telefono zenbakira deitu eskuratu daitezke.


22:30

Grande Days eta Buffalo

Bonberenea, Tolosa

Grande Days (Donostia)  Buffalo (Zarautz) Sarrera: 5 euro.

Grande Days eta Buffalo Bonberenea

Grande Days (Donostia) 

Buffalo (Zarautz)

Sarrera: 5 euro.



19:00

'Zama. Kalea ahalduntzegune' erakusketa

Aranburu jauregia, Tolosa

Tolosako Berdintasun sailak bi urtez behin antolatzen du martxoaren 8aren inguruko erakusketa. Abel Azcona, Ana Belen Jarrin, Itziar Okariz, Susana Segurola eta Kristoren Gorputza dira sortzaileak.

'Zama. Kalea ahalduntzegune' erakusketa Aranburu jauregia

Tolosako Berdintasun sailak bi urtez behin antolatzen du martxoaren 8aren inguruko erakusketa.

Abel Azcona, Ana Belen Jarrin, Itziar Okariz, Susana Segurola eta Kristoren Gorputza dira sortzaileak.



19:00

'Eroen ontzia' erakusketa

Topic zentroa, Tolosa

Joan Baixas txotxongilolari eta artista plastikoak, bere azken sorkuntzak erakusten ditu, liburuak elementu nagusi diren intalazioetatik hasi eta artista bartzelonarrak “Mangoneos” izenez izendatzen dituen pieza txikietaraino. Margolanak ere badira, nahiz eta bere pinturak ez diren askotan ikusgai izan.

'Eroen ontzia' erakusketa Topic zentroa

Joan Baixas txotxongilolari eta artista plastikoak, bere azken sorkuntzak erakusten ditu, liburuak elementu nagusi diren intalazioetatik hasi eta artista bartzelonarrak “Mangoneos” izenez izendatzen dituen pieza txikietaraino. Margolanak ere badira, nahiz eta bere pinturak ez diren askotan ikusgai izan.



Erakusketa

Erretirodunen taberna, Alegia

Seve Iglesias billabonatarraren koadro erakusketa da.

Erakusketa Erretirodunen taberna

Seve Iglesias billabonatarraren koadro erakusketa da.



09:04

Festetako kartel eta logotipo lehiaketa

Kultur etxea, Alegia

Maiatzaren 13a baino lehen, kultur etxean aurkeztu beharko dira festak iragartzeko kartelak eta logotipoak. Kartel irabazlea jaietako egitarauaren azala izango da eta logotipoa jaiekin lotura duten agerkarietan agertuko da. Lehiaketan 12 urtetik gorako edonork hartu ahal izango du parte. Teknika librea erabili ahal izango da, hau da, eskuz zein formatu digitalean aurkeztu daitezke lanak, baina azken aukera hau hautatzen dutenek lanak gutxienez 300 ppiko bereizmenarekin aurkeztu beharko dituzte. Kartelek A3 tamaina izango dute eta logotipoek 21x21ekoa. Lanek derrigorrez Alegiako festak 2016 testua izan beharko dute eta jaien ezaugarri, irudi edo lemaren bat ere adierazi beharko dute. Koloretan aurkeztuko dira eta aurrez beste inon aurkeztugabeak izan beharko dute.

Festetako kartel eta logotipo lehiaketa Kultur etxea

Maiatzaren 13a baino lehen, kultur etxean aurkeztu beharko dira festak iragartzeko kartelak eta logotipoak. Kartel irabazlea jaietako egitarauaren azala izango da eta logotipoa jaiekin lotura duten agerkarietan agertuko da.

Lehiaketan 12 urtetik gorako edonork hartu ahal izango du parte. Teknika librea erabili ahal izango da, hau da, eskuz zein formatu digitalean aurkeztu daitezke lanak, baina azken aukera hau hautatzen dutenek lanak gutxienez 300 ppiko bereizmenarekin aurkeztu beharko dituzte. Kartelek A3 tamaina izango dute eta logotipoek 21x21ekoa.

Lanek derrigorrez Alegiako festak 2016 testua izan beharko dute eta jaien ezaugarri, irudi edo lemaren bat ere adierazi beharko dute. Koloretan aurkeztuko dira eta aurrez beste inon aurkeztugabeak izan beharko dute.



13:00
01:00

X. Gipuzkoa Encounter

Usabal kiroldegia, Tolosa

Gipuzkoa Encounter-a ordenagailu zale eta profesionalen topaketa da.

X. Gipuzkoa Encounter Usabal kiroldegia

Gipuzkoa Encounter-a ordenagailu zale eta profesionalen topaketa da.