Asteartea, apirilak 26



14:15

Eskolaren Astea

Lizartza

14:15. Plazan bizikleta festa, eta mendi irteeraren hasiera. 19:30. Afari merienda, plazan.

Eskolaren Astea

14:15. Plazan bizikleta festa, eta mendi irteeraren hasiera.

19:30. Afari merienda, plazan.


18:00

Ate irekiak

San Blas auzoa 27, Tolosa

Batxilergorako ate irekiak izango dira: 'Izan konfiantza'

Ate irekiak San Blas auzoa 27

Batxilergorako ate irekiak izango dira: 'Izan konfiantza'


18:30

Botiken erabilerari buruzko hitzaldia

Plazida Otaño , Zizurkil

Zubimusu ikastolak, DYArekin elkarlanean antolatu du. -Botikak ondo nola erabili -Ohiko botikak eta ondorioak -Automedikazioa -Aholkuak botikak hartzeko -Nola administratu

Botiken erabilerari buruzko hitzaldia Plazida Otaño

Zubimusu ikastolak, DYArekin elkarlanean antolatu du.

-Botikak ondo nola erabili

-Ohiko botikak eta ondorioak

-Automedikazioa

-Aholkuak botikak hartzeko

-Nola administratu


19:30

Ohiko osoko bilkura

Udaletxea, Alkiza

Ohiko osoko bilkura izango da, pleno aretoan.

Ohiko osoko bilkura Udaletxea

Ohiko osoko bilkura izango da, pleno aretoan.


20:00

Anoetako gaztetxearen XVII. Urtemuga

Gaztetxea, Anoeta

Afari-merienda eta pelikularen proiekzioa.

Anoetako gaztetxearen XVII. Urtemuga Gaztetxea

Afari-merienda eta pelikularen proiekzioa.



19:00

'Eroen ontzia' erakusketa

Topic zentroa, Tolosa

Joan Baixas txotxongilolari eta artista plastikoak, bere azken sorkuntzak erakusten ditu, liburuak elementu nagusi diren intalazioetatik hasi eta artista bartzelonarrak “Mangoneos” izenez izendatzen dituen pieza txikietaraino. Margolanak ere badira, nahiz eta bere pinturak ez diren askotan ikusgai izan.

'Eroen ontzia' erakusketa Topic zentroa

Joan Baixas txotxongilolari eta artista plastikoak, bere azken sorkuntzak erakusten ditu, liburuak elementu nagusi diren intalazioetatik hasi eta artista bartzelonarrak “Mangoneos” izenez izendatzen dituen pieza txikietaraino. Margolanak ere badira, nahiz eta bere pinturak ez diren askotan ikusgai izan.



Erakusketa

Erretirodunen taberna, Alegia

Seve Iglesias billabonatarraren koadro erakusketa da.

Erakusketa Erretirodunen taberna

Seve Iglesias billabonatarraren koadro erakusketa da.



09:04

Festetako kartel eta logotipo lehiaketa

Kultur etxea, Alegia

Maiatzaren 13a baino lehen, kultur etxean aurkeztu beharko dira festak iragartzeko kartelak eta logotipoak. Kartel irabazlea jaietako egitarauaren azala izango da eta logotipoa jaiekin lotura duten agerkarietan agertuko da. Lehiaketan 12 urtetik gorako edonork hartu ahal izango du parte. Teknika librea erabili ahal izango da, hau da, eskuz zein formatu digitalean aurkeztu daitezke lanak, baina azken aukera hau hautatzen dutenek lanak gutxienez 300 ppiko bereizmenarekin aurkeztu beharko dituzte. Kartelek A3 tamaina izango dute eta logotipoek 21x21ekoa. Lanek derrigorrez Alegiako festak 2016 testua izan beharko dute eta jaien ezaugarri, irudi edo lemaren bat ere adierazi beharko dute. Koloretan aurkeztuko dira eta aurrez beste inon aurkeztugabeak izan beharko dute.

Festetako kartel eta logotipo lehiaketa Kultur etxea

Maiatzaren 13a baino lehen, kultur etxean aurkeztu beharko dira festak iragartzeko kartelak eta logotipoak. Kartel irabazlea jaietako egitarauaren azala izango da eta logotipoa jaiekin lotura duten agerkarietan agertuko da.

Lehiaketan 12 urtetik gorako edonork hartu ahal izango du parte. Teknika librea erabili ahal izango da, hau da, eskuz zein formatu digitalean aurkeztu daitezke lanak, baina azken aukera hau hautatzen dutenek lanak gutxienez 300 ppiko bereizmenarekin aurkeztu beharko dituzte. Kartelek A3 tamaina izango dute eta logotipoek 21x21ekoa.

Lanek derrigorrez Alegiako festak 2016 testua izan beharko dute eta jaien ezaugarri, irudi edo lemaren bat ere adierazi beharko dute. Koloretan aurkeztuko dira eta aurrez beste inon aurkeztugabeak izan beharko dute.