Asteazkena, apirilak 27



Elikadura burujabetza eta eskola jantokiak, aukera berriak

Tolosako kultur etxea, Tolosa

Elikadura burujabetza eta eskola jantokiak, aukera berriak izeneko hitzaldia eskainiko dute Patxi Gaztelumendik eta Judith Garciak. Larrabetzuk eskolako gurasoa da Gaztelumendi. Bertan, jangela zerbitzua Guraso Elkarteak antolatzeari ekin zion. Garcia, aldiz, nekazaritza ingeniaria eta EH Bilduko kidea da.

Elikadura burujabetza eta eskola jantokiak, aukera berriak Tolosako kultur etxea Elikadura burujabetza eta eskola jantokiak, aukera berriak izeneko hitzaldia eskainiko dute Patxi Gaztelumendik eta Judith Garciak. Larrabetzuk eskolako gurasoa da Gaztelumendi. Bertan, jangela zerbitzua Guraso Elkarteak antolatzeari ekin zion. Garcia, aldiz, nekazaritza ingeniaria eta EH Bilduko kidea da.

19:00

Eskolaren Astea

Kultur gunea, Lizartza

Eskolako haurren jaialdia izango da.

Eskolaren Astea Kultur gunea

Eskolako haurren jaialdia izango da.


19:00

Amnistiaren norabidean preso eta iheslariak etxera, hitzaldia

Kultur etxea, Ibarra

Joxe Mari Olarra eta Antton Lopez ariko dira hizlari.

Amnistiaren norabidean preso eta iheslariak etxera, hitzaldia Kultur etxea

Joxe Mari Olarra eta Antton Lopez ariko dira hizlari.


20:00

Ecstatic Vision

Bonberenea, Tolosa

Ameriketako Estatu Batuetatik etorriko dira. Sarrera: 6 euro.

Ecstatic Vision Bonberenea

Ameriketako Estatu Batuetatik etorriko dira.

Sarrera: 6 euro.


20:00

Oasis Raid, hitzaldia

Antxon Bandres Bidaiarien Txokoa, Tolosa

Ander Dorronsoro eta Ander Malbadi Albizturtarrek Oasis Raid izeneko proban parte hartu zuten 2016ko Aste Santuan: 10 egunez Marokoko geografiaren kontraste guztiak autoz arakatuz alderdi solidarioa duen abentura. Bilketa kanpaina, proba, paisaiak, jendea, zailtasunak, sentipenak eta ikasitakoaren berri emango dute.

Oasis Raid, hitzaldia Antxon Bandres Bidaiarien Txokoa

Ander Dorronsoro eta Ander Malbadi Albizturtarrek Oasis Raid izeneko proban parte hartu zuten 2016ko Aste Santuan: 10 egunez Marokoko geografiaren kontraste guztiak autoz arakatuz alderdi solidarioa duen abentura.

Bilketa kanpaina, proba, paisaiak, jendea, zailtasunak, sentipenak eta ikasitakoaren berri emango dute.


21:00

Gure Esku Dago ekimenaz

Goibegi eraikina, Abaltzisketa

Herritarrei Gure Esku Dago ekimenaren berri eman nahi diete, eta eskualdean egiten ari denaren berri jasotzeko aukera izango da. Herritar talde batek, herritar guztiak animatu nahi ditu bertan parte hartzera.

Gure Esku Dago ekimenaz Goibegi eraikina

Herritarrei Gure Esku Dago ekimenaren berri eman nahi diete, eta eskualdean egiten ari denaren berri jasotzeko aukera izango da.

Herritar talde batek, herritar guztiak animatu nahi ditu bertan parte hartzera.



19:00

'Eroen ontzia' erakusketa

Topic zentroa, Tolosa

Joan Baixas txotxongilolari eta artista plastikoak, bere azken sorkuntzak erakusten ditu, liburuak elementu nagusi diren intalazioetatik hasi eta artista bartzelonarrak “Mangoneos” izenez izendatzen dituen pieza txikietaraino. Margolanak ere badira, nahiz eta bere pinturak ez diren askotan ikusgai izan.

'Eroen ontzia' erakusketa Topic zentroa

Joan Baixas txotxongilolari eta artista plastikoak, bere azken sorkuntzak erakusten ditu, liburuak elementu nagusi diren intalazioetatik hasi eta artista bartzelonarrak “Mangoneos” izenez izendatzen dituen pieza txikietaraino. Margolanak ere badira, nahiz eta bere pinturak ez diren askotan ikusgai izan.



Erakusketa

Erretirodunen taberna, Alegia

Seve Iglesias billabonatarraren koadro erakusketa da.

Erakusketa Erretirodunen taberna

Seve Iglesias billabonatarraren koadro erakusketa da.



09:04

Festetako kartel eta logotipo lehiaketa

Kultur etxea, Alegia

Maiatzaren 13a baino lehen, kultur etxean aurkeztu beharko dira festak iragartzeko kartelak eta logotipoak. Kartel irabazlea jaietako egitarauaren azala izango da eta logotipoa jaiekin lotura duten agerkarietan agertuko da. Lehiaketan 12 urtetik gorako edonork hartu ahal izango du parte. Teknika librea erabili ahal izango da, hau da, eskuz zein formatu digitalean aurkeztu daitezke lanak, baina azken aukera hau hautatzen dutenek lanak gutxienez 300 ppiko bereizmenarekin aurkeztu beharko dituzte. Kartelek A3 tamaina izango dute eta logotipoek 21x21ekoa. Lanek derrigorrez Alegiako festak 2016 testua izan beharko dute eta jaien ezaugarri, irudi edo lemaren bat ere adierazi beharko dute. Koloretan aurkeztuko dira eta aurrez beste inon aurkeztugabeak izan beharko dute.

Festetako kartel eta logotipo lehiaketa Kultur etxea

Maiatzaren 13a baino lehen, kultur etxean aurkeztu beharko dira festak iragartzeko kartelak eta logotipoak. Kartel irabazlea jaietako egitarauaren azala izango da eta logotipoa jaiekin lotura duten agerkarietan agertuko da.

Lehiaketan 12 urtetik gorako edonork hartu ahal izango du parte. Teknika librea erabili ahal izango da, hau da, eskuz zein formatu digitalean aurkeztu daitezke lanak, baina azken aukera hau hautatzen dutenek lanak gutxienez 300 ppiko bereizmenarekin aurkeztu beharko dituzte. Kartelek A3 tamaina izango dute eta logotipoek 21x21ekoa.

Lanek derrigorrez Alegiako festak 2016 testua izan beharko dute eta jaien ezaugarri, irudi edo lemaren bat ere adierazi beharko dute. Koloretan aurkeztuko dira eta aurrez beste inon aurkeztugabeak izan beharko dute.