lbilbidea: TOLOSA / GAZTELU / ULI (kontrola) - MERKU / GORRITI (kontrola) - LEKUNBERRI (kontrola) – IRIBAS / SAN MIGEL (kontrola) – GUARDETXEA / IGARATZA (kontrola) – AMEZKETA (kontrola) – ALEGIA / TOLOSA. 2. ibilbidea: TOLOSA / GAZTELU / ULI (kontrola) - MERKU / GORRITI (kontrola) - LEKUNBERRI (kontrola) - IRIBAS / SAN MIGEL (kontrola) - GUARDETXE / IGARATZA (kontrola) - ZARATE (kontrola) - ALTZO / TOLOSA.
Alegiako Mendi Asanbladak antolatuta, Oiartzungo Oielekura mendi irteera.
Leitzaran bailarara bizikletaz edo oinez: 1. Bizikletaz Urto-Huizi-Urto ibilbidea2. Oinez Urto-Leitzako geltokia-Urto ibilbideaEgun pasa izango denez, partaide bakoitzak bere otordua eraman beharko du. Urtora kotxez gerturatuko dira eta egitaraua eguraldiaren arabera alda daiteke.
Ibarratik Misio Taldea GKEEk hainbat ekintza antolatzen ditu urtean zehar, India, Ekuador eta Hondurasen dituen proiektuei diruz laguntzeko. Ibarrako Plazan egingo dugun Pintxo pote solidarioa ekintza hauen artean dago.
12:00. Meza nagusia. Ondoren, herriko dantzarien saioa. 14:00. Kontseju jatetxean bazkaria. Bazkarira joan nahi duena, maiatzaren 25a baino lehen eman beharko du izena Kontseju jatetxean bertan.
12:00. Pala txapelketako finalak frontoian. Kuku pilota elkarteak antolaturik.12:00. Lasarteko eta Anoetako kantujira taldeen kalejira, plazatik abiatuz. 12:30. Buruhandi eta erraldoien kalejira herriko txistulariekin.18:30. Herri kirolak, plazan. 19:30. Erromeria plazan, Imuntzo ta Belokirekin, 21:00ak arte. 21:00. Kukuaren igoera kanpandorrera.23:00. Erromeriaren jarraipena, Imuntzo ta Belokirekin.
Udaberri Dantza Taldeko ikasleen ikasturte amaierako emanaldia izango da. Aurten denboraren makina hartuko dugu ardatz eta Denborarekin Dantzan ibiltzeko aukera izango dute garai, toki, kultura....ezberdinak ezagutuz. Horrela, 4 eta 14 urte bitarteko 210 ikasle elkartuko dira oholtzan. Sarrera 4 euro ordaindu beharko da.
Maiatza Iraultzailearen barruan, Uzturpeko ikasleen eskutik. Ibarrako Gazte Asanbladak antolatuta.
Kanadatik datorren No Joy taldea zuzenean entzuteko aukera. Sarrera: 8 euro.
Joan Baixas txotxongilolari eta artista plastikoak, bere azken sorkuntzak erakusten ditu, liburuak elementu nagusi diren intalazioetatik hasi eta artista bartzelonarrak “Mangoneos” izenez izendatzen dituen pieza txikietaraino. Margolanak ere badira, nahiz eta bere pinturak ez diren askotan ikusgai izan.
Madrilen, Eibarren eta Donostian formakuntza jaso duen margolari euskalduna da Teresa Vildosola. Izaera gogorra eta trazu segurua duten pinturak aurkezten ditu, neoinpresionismoa nahiz abstraktu estiloa islatzen dutenak. Bisita egunak: Asteartea, asteazkena, osteguna, ostirala eta larunbata
Ibilbide luze eta aberatsa duten hiru margolariren erakusketa kolektiboa. Javier Sagarzazu, Susana Zaldivar eta Carmen Maura. Bisita egunak: Asteartea, asteazkena, osteguna, ostirala eta larunbata.
Lurlan Bristot eta GKo Gallery-k elkarlanean aurkeztu dute erakusketa.