9:00 Herriko txistularien eta trikitilarien diana 9:00 Jubilatuek antolatutako mendi ibilaldia 9:00 3X3 Saskibaloi Txapelketa eskolako patioan. Alebin ta infantil mailak. 11:00 Jubilatuentzat hamaiketakoa 12:30 Markeliñe taldearen "Zoozoom" ikuskizuna eskolako patioan 14:30 Umeen bazkari herrikoia plazan Ondoren, haurrentzako playback saioa 18:00 Umeentzako txokolatea plazan 19:00 Herritarren arteko Toka Txapelketa, plazan; 12 eta 15 urte bitartekoentzat, eta segidan, 16 urtetik gorakoentzat. 21:00 Zahagiardoa zubian 22:30 Bertsolariak Elizpe zinema aretoan: Sustrai Colina, Iker Zubeldia, Igor Elortza, Jone Uria eta Unai Mendizabal. Gai-jartzailea: Felix Irazustabarrena. 00:00 "Emon" eta "Egurra eta kitto" taldeen kontzertuak
"Eguzkiak aztarna ahaztezina utz dezake zure larruazalean", eta horren aurrean, melanina neurtuko da pertsona bakoitzak eguzkiaren aurrean duen erresistentzia jakiteko. Liburuxkak eta gomendioak ere emango dituzte. Minbiziaren Aurkako Elkarteak egingo du kanpaina.
14:30 Herri bazkaria bulebarrean 16:00 Herriko gazteen txaranga 20:30 Zahagiardoa 00:00 Dj-ak: Borgas, Elektropeña, Ibailo, Xugua eta Garmen 08:00 Non-stop, gaztetxean afterbirjen
Maider Almandoz eta Eider Otxandorena edertasun aholkularien eskutik izango da. - Norbere azal ezagutzea- Makilatzeko azalpen praktikoak- Nola desmakilatu azala kaltetu gabe- Gorputz tratamenduak- Zuri dagokizun lurrina nola bilatu - Eguzkitako kremak eta brontzeatzeko tratamenduak- Opariak Izena ematea doakoa da: www.berrobibizia.eus
Gure herriko abizenen proposamen etimologikoak egingo dira. Horrez gain, ENA-ren inguruko informazioa emango da: agiriaren historia eta orainaldia, eta agiria eskatzeko aukera. Bukatzeko, elkarteak egiten dituen bestelako gauzen berri emango da: liburuak, sendi agiria eta jatorri agiria.
Ostiralero izango dira dantza entseguak, Pedro Mari Otaño ikastetxeko pilotalekuan, arratsaldeko 19:00etan hasita. Dantza aurreko urteko berbera izango da, ingurutxoa; edozeinek ikasteko modukoa. Baldintza bakarra herritarra izatea da.
20:00 Txupinazoa21:00 Herri afariaGauean, Astiazaran eta Narbaiza
Joan Baixas txotxongilolari eta artista plastikoak, bere azken sorkuntzak erakusten ditu, liburuak elementu nagusi diren intalazioetatik hasi eta artista bartzelonarrak “Mangoneos” izenez izendatzen dituen pieza txikietaraino. Margolanak ere badira, nahiz eta bere pinturak ez diren askotan ikusgai izan.
Igerilekua jarriko du udalak, 12 pertsonentzako tokia du, eta begiralea egongo da. 2010 eta 2009an jaiotakoek heldu batekin sartu beharko dute, eta hortik beherakoek ezingo dute sartu.
Garagardo Azoka uztailaren 14tik 17ra ospatuko da. Azoka arratsaldeko 18:00etatik goizaldeko 1:00etara egongo da irekita.
Oargik hiru eguneko txangoa antolatu du. Uztailak 15, ostirala: Tolosatik atera Las Almunias herrian lo egitekoUztailak 16, larunbata: Peonera arroilaren beheko zatia jaisteraUztailak 17, igandea: Formiga arroila jaitsiGainditu beharreko arroilak errazak dira. Larunbatekoan ez dago oztoporik eta igandeakoak hiru ditu, handiena 7 metrokoa delarik.Eraman beharreko materiala: neoprenoa, kaskoa, arnesa, lotzeko kaboa eta zortzia.Elkartean materiala dago alokatzeko, nahi izanez gero.Izena emateko 688698642 telefonora deitu edo info@oargi.org-era mezua bidali. Azken eguna uztailak 13 izango da, asteazkena. Izena ematerakoan 20€ aurreratu beharko dira ondorengo kontuan: Euskadiko Kutxa / Caja Laboral 3035 0028 11 0281141038.