11:30. Leidor Antzokian, lehiaketaren amaiera saioa eta sari banaketa. Ekitaldiari agur jaunak abesten emango zaio amaiera. Jarraian, abesbatzen bazkaria, Zerkausian. 19:00. Aita Frantziskanoen elizan, Bel Canto Choir Vilniusen (Lituania) kontzertu korala.
Orexako Kultur Hamabostaldiaren barruan, Eskolatik plazara dantza emanaldia izango da.Asteasu, Alegia, Larraul, Aduna, Lizartza eta Amasa-Villabonako dantzariekin, Oinkari dantza eskolak antolatuta.
Larraulgo Ekomuseoan binilozko diskoak ikusgai, entzungai eta dantzagai egongo dira.