Tolosatzen prozesua Tolosako hausnarketa estrategikoaren eremuan kokatzen den parte hartze prozesua da, eta 2017 urteko aurrekontu ekintzak adosteko deialdia da. Bigarren faseari ekingo diote, eta Tolosaren datozen 10 urteetarako iparrorratza finkatzera doaz. Horretarako eta gaiaren garrantzia kontuan hartuz, herritarrei parte hartzera deitzen diete.
Danena Txirrindulari Taldea sortu nahi da, eta horretarako txirrindularitza gustuko duten herritar, guraso eta haurrei bertaratzeko deia luzatzen zaie.
Euskal selekzioa, gure esku al dago? hitzaldia Txumairen eskutik, kultur etxeko aretoan.
Larraulgo Ekomuseoan binilozko diskoak ikusgai, entzungai eta dantzagai egongo dira.
TARGAZKI Tolosako Argazkilarien Elkarteak antolatuta. ARGIZAIOLA 2015 sarira aurkeztutako argazki sailkatuen eta irabazleen erakusketa da.