Alpino Uzturreren mendi irteera. Bakio-Garbola-Sukarrieta. Bizkaiko eta Euskal Herriko kostaldeko leku politenetatik izango da ibilaldia, Gaztelugatxe eta Urdaibai lotzen baitu. Altuera handirik ez duten Burgoa (451 m.), Garbola (477 m.) eta Katillotxu (336 m.) mendiak igoko dira, Sollubeko mendatetik pasatuz Sukarrietan bukatzeko. Bista ederrak eta eukalipto basoak izango dira nagusi txangoan zehar.
Taupadaurdina lemapean Domusa Teknik Lanak taldeak herritarrekin entrenamenduak eskainiko ditu. Goar Lopetegi eta Oihana Zubillagarekin. 15 kilometro.
'Oihaletxea' dokumentalaren proiekzioa eta Lander Garro zuzendariarekin solasaldia.
Gartxot Unsain (Madeleine, Bananas…) eta Beñat Antxustegi (Physis versus Nomos) musikariek jarri zuten abian Bi Zaldi egitasmoa 2014 urtean. Bi urte geroago Eneko Sierra (Physis versus Nomos) batu zen taldera, eta hauxe da taldeak zuzeneko emanaldietan erabiltzen duen formazioa. Hirukotea osaturik, hasieran lantzen zituzten kantuen moldaketak alde batera utzi, eta kantu propioak sortzeari ekin zioten. Azken urte hauetan sortutakoa ‘Lo Zena’ (Balio Dute) estudioko lehen diskoan barneratu dute, eta egun, zuzenenean aurkezten ari dira lana. Giro akustikoak nagusitzen dira Bi Zaldi egitasmoan, non ahotsek eta ahots jokoen presentzia handia duten kantuetan.
'Yerma' antzezlana. Agian sakrilegioa da Yerma bat planteatzea Lorcaren hitzik gabe, baina honek gaur egun seme albarik izateko ezinta-sunari aurre egin behar dioten emakume guztien hitzak biltzen ditu. Asko direlako, nahiz eta inork ez hitz egin haietaz. 8 euro aldez aurretik eta 10 euro egunean bertan.
Migel Zeberio Etxetxipiaren argazkiak. Marea beltzaren aurka Hondarribiko arrantzaleek egindako lana jasotzen da Zeberioren argazkietan.
Javier Ortiz Morenoren 'Rapa das bestas' erakusketa.
Eskultura bizidunak historia luze eta zabala du. Gizakia beti liluratu izan da nolabaiteko ekintza edo mugimendu bat erreproduzitzen duen figura baten aurrean, bizitza duenaren itxura emateko. Horregatik erabili izan da irudi bizidunen magia, zibilizazio zaharrenetatik hasi eta gaur egunera arte.
'Harri Orri Arkatz' erakusketak eskalada-krokisaren historia ezagutzera eman nahi du, lanak eta egileak.
Uxue Lasa Amestoy, Angel Navas, Jon Iñaki Ormazabal, Ramoon Balerdi, Elena Arrese, Paz Treuquil, Kristoren Gorputza, David Ugowe, Cuichaan, Arantza Orbegozo, Idoia Elosegi, Arantxa Munita eta Hector Luna. 18:00-20:30. Astelehenetik ostiralera. 11:30-14:00. Larunbatetan.
Aurrez aurrekoa. 'Kudeatu zaitez Google aplikazioekin'. 16 ordu. Euskaraz.
Migdalaren outlet festa. Arropa eta osagaiak, taberna eta musika zuzenean.