Excel aurreratua. Hiru saio: martxoak 7, martxoak 14 eta martxoak 21.
15:00. Korrika Txikia, Irura-Anoeta. Irurako Ikastolatik Anoetako Herri Ikastola bitarte. 16:30. Korrika ginkana, frontoian. Kirol inklusiboen eguna dela kontuan harturik, ginkana.
'Oporrak bakean, Uda bateko besarkada'. Tolosaldea Sahararekin elkartearen informazio bilera. Tolosaldean 15 harrera familia behar dira, haur errefuxiatu sahararren udako harrera programa.
Galtzaundik antolatutako hitzaldi ilustratua Haritz Azurmendi eta Unai Gaztelumendirekin. 'Euskararen historia soziala Tolosaldean. Erdi Arotik XIX. mendera'.
Jose Luis Rebordinos. 'Zine-hiri batzuetan ibilbide laburra eta pertsonala, zineman'. Gaztelaniaz. Jose Luis Rebordinosek ibilbide profesional luze bezain oparoa du zinemagintzan. European Film Academy-ko (EFA) kidea da eta Donostia Kulturako Zinema Unitateko zuzendaria izan da azken 22 urteotan. Bizitzan zehar, hiri asko bisitatu ditu fisikoki, baita zinearen bidez ere. Hitzaldian maite dituen zenbait hiritan barrena egindako ibilbide sentimental eta oso pertsonala egingo du.
Julen Madariaga Murua artista altzotarra bertan izango da. Berarentzat kuttun diren euskal hitzen inguruan marraztutako ilustrazioak ageri dira, hitzen aldaera euskalki ezberdinetan eta bere esanahia beste hizkuntzetan.
Javier Ortiz Morenoren 'Rapa das bestas' erakusketa.
Eskultura bizidunak historia luze eta zabala du. Gizakia beti liluratu izan da nolabaiteko ekintza edo mugimendu bat erreproduzitzen duen figura baten aurrean, bizitza duenaren itxura emateko. Horregatik erabili izan da irudi bizidunen magia, zibilizazio zaharrenetatik hasi eta gaur egunera arte.
Uxue Lasa Amestoy, Angel Navas, Jon Iñaki Ormazabal, Ramoon Balerdi, Elena Arrese, Paz Treuquil, Kristoren Gorputza, David Ugowe, Cuichaan, Arantza Orbegozo, Idoia Elosegi, Arantxa Munita eta Hector Luna. 18:00-20:30. Astelehenetik ostiralera. 11:30-14:00. Larunbatetan.
Aurrez aurrekoa. 'Kudeatu zaitez Google aplikazioekin'. 16 ordu. Euskaraz.
Aurrez aurrekoa. 'Mekanografia. Ikasi hutsetik'. 10 ordu. Euskaraz.
Gure Hitzak dinamikaren barruan, Berrobiko eskolako haurrek semaforo kutxaren margotzea egingo dute.
Udalbiltzaren Geuretik Sortuak ekimenetik sortutako erakusketa ikusgai udal liburutegian. 'Hona bostekoa' komiki bildumako irudiak ikus daitezke. Besteak beste, Unai Gaztelumendik Berastegin eta Leitzan kokatuta egin duen komikiaren irudiak. 08:00-15:00 eta 16:00-18:00. Martxoaren 19tik 22ra. 08:00-15:00. Martxoaren 25etik 27ra.
'Hona bostekoa!' komiki bildumaren erakusketa udaletxeko ganbaran.
Julen Madariaga Murua artista altzotarra bertan izango da. Berarentzat kuttun diren euskal hitzen inguruan marraztutako ilustrazioak ageri dira, hitzen aldaera euskalki ezberdinetan eta bere esanahia beste hizkuntzetan.