TOPAk hitzaldia eskainiko du gaur, Anoetan

Tolosaldeko Ataria 2014ko api. 9a, 14:56
Tolosaldea Osasun Publikoaren Alde koordinakundeak hitzaldia eskainiko du gaur, apirilak 9, 18:30ean Anoetako pleno aretoan, 'Osasun zerbitzuaren okertzea eta enpresa egituraren sare ekonomikoa' izenpean.

TOPA Tolosaldea Osasun Publikoaren Aldeko Plataformako kideek Osasun zerbitzuaren okertzea eta enpresa egituraren sare ekonomikoa hitzaldia emango dute gaur, 18:30ean, Anoetako udaletxeko batzar aretoan.

Osasungintza publikoa eta kalitatezkoa eskatzeaz gain, egungo Asuncion klinikaren inguruan dagoen «iruzurraz eta zerbitzuaren okertzeaz» hitz egingo dute. Plataformatik esan dutenez, Tolosaldeko herritarrek osasungintza publikoa eta kalitatezkoa izateko eskubidea dutenez, «garrantzi handikoa» da herritarrek gaiaren inguruan gertatzen ari denaren jakitun izatea. Horregatik, herritar guztiak gonbidatu dituzte hitzaldira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!