Gutuna: "Jon Darpon osasun sailburuari"

Asuncion klinikako enpresa batzordea 2013ko aza. 20a, 12:17
Asuncion klinikako enpresa batzordearen gutuna, Jon Darpon osasun sailburuari.

Pasa den astean zuzendaritzatik jakinarazi ziguten, ostiralean, azaroak 22, ekitaldia antolatu dutela Topic zentroan, Osasun ezagutzaren sorkuntza: paperetik hodeira izenburupean. Osasun Sailburu den Jon Darpon gonbidatu dutela aitzakiatzat hartuz, Asuncion klinikako enpresa batzordetik, klinikako langile guztiei deialdia egin nahi diegu Topic-eko atarian bildu daitezen, ostiralean, 08:00etatik 10:00etara. Jon Darponen osasun politikaren kontra protesta egitea da gure asmoa.
Bizitzen ari garen egoeraren erantzule nagusia den heinean, beharrezko neurri guztiak har ditzala eskatzen dugu, eta era berean, Asuncion klinikako zuzendaritzak ez dezala Lan Erreforma aplikatu; hori aplikatzeak langileon eskubide eta berme guztiak galtzea besterik ez liguke ekarriko.
Zuzendaritzak erreformaren aplikazioarekin lortu nahi duena, ultraktibitaterik gabeko hitzarmena da. Horrek inaplikazioa onartzen du, soldata igoerarik gabekoa eta eskala bikoitza jasotzen duena. Darpon jaunari eskatzen diogu, beraz, ez gaitzala halako baldintzetara kondenatu.
Jesus Gomez Montoya jaunak erreforma oinarri duen erabaki eta neurriak hartzen jarraitzen duen bitartean, langileok gure eskubideen murrizte sistematikoa pairatzen jarraituko dugu. Hala izanik, gure protesta Darponen begi eta belarrietara helarazi nahi dugu, bera baita politika pribatizatzaileen erantzule nagusia. Egoera honen konponketa ahalik eta azkarren proposatzea eskatzen diogu.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!