Datorren astean hasiko dira Tolosako birziklatze tailerrak

Tolosaldeko Ataria 2014 eka 04 Tolosa

Tolosako Udalak herrirako onartutako hondakin bilketa sistema berria iragarri ostean, auzoz auzoko bilerak egin dituzte. Bileretan 450 bat pertsonak hartu dute parte, eta hori dela eta udalak oso balorazio positiboa egiten duela dio. Bilerak egin eta gero atera duten ondorio nagusia da "jendeak birziklatzeko gogoz eta prest dagoela, baina birziklatzearen beraren inguruko kezkak dituztela, zenbait gai ez dakitela nola sailkatu behar diren". Zalantza hauek ikusita udalaren ustez oso baliagarriak izango dira datorren astean hasiko diren birziklatze tailerrak. Lehena ekainaren 11n izango da, Uzturre zentroko Iturriza elkartearen egoitzan.
Bildu: Udal gobernuak aurkeztutako sistema "abiapuntu gisa onargarria izan daiteke, birziklatze beharrei erantzuteko"

Tolosaldeko Ataria 2014 mai 08 Tolosa

Tolosako Bilduko Antton Izagirreren eta Onintza Lasa udal gobernuak "prozesu honetan besteen iritziak entzuteko eta jarrera desberdinen arteko adostasuna bilatzeko izan duen borondatea" txalotu du. B…
PPko Pello Atxukarro: "Inposatu baino lehen, ziur badirela neurri gehiago"

Tolosaldeko Ataria 2014 mai 08 Tolosa

Atxukarroren ustez «sistema bat ez da desegokia biztanleak axolakabeak direlako». Bilketa neurri altuak lortzeko helburuarekin bat datorren arren, «atez ateko sistema edo beste bat inposatu baino leh…
Tolosako PSE-EEk ez du hondakin bilketa sistema berria onartzen

Itzea Urkizu Arsuaga 2014 api 16 Tolosa

Asensio zinegotziak Udal Gobernua «nahastearen zeremonia ospatzen» ari dela salatu du. Tolosa Txukun, berriz, "gustora" azaldu da sistema berriarekin