Imanol Artola 'Felix'-ek gidatutako bertsolaritzaren inguruko saioa. Asteazkenetan 20:00etatik aurrera Ataria irratian eta errepikapena entzuteko aukera izango da igandeetan 14:00etan. Irratsaio hau, Ataria Irratiaren, Harituz Tolosaldeko bertsozaleen topagunearen eta Xenpelar dokumentazio zentroaren hitzarmen baten fruitu da.
Gipuzkoa Bertsotan sailkapen faseko hiru kanporaketa jokatu ziren aurreko asteko ostegunaren eta ostiralaren artean, eta hiru saio horietako bertsoaldiekin osatu dugu irratsaioa.