Norbait edo zerbait, bide jakin batetik jotzera, bilakaera jakin bat izatera edo molde jakin batez aritzera daraman barne-bulkada da joera. Alderdi politiko edo ideologi talde baten barruan ezaugarri bereziak dituen azpitalde edo korronteari ere joera deitzen zaio; baina, hona ez gara politikaz eta ideologiez hitz egitera etorri, oraingoz ez behintzat. 'Zer berri, zaharrak berri' dio esaera zaharrak. Guk, ordea, ez dizkizuegu berri zaharrak ekarriko, ezta berri txarrak ere, eta zahartzen ari diren berritasunetaz nahiz etengabe berritzen direnetaz ariko gara. Tendentziak izango ditugu hizpide. Izokinak ibai handi gezetara joaten diren moduan, modan, teknologian, edota sare sozialetan bolo-bolo dabiltzan kontuak ekarriko dizkizuegu, ordubetez, horien berri eman eta nola funtzionatzen duten aurkezteko.
Twitter: karaktere gehiago, baina aurpegi berria

Hemen duzue Zer Berri? saioaren hirugarren pilula. Azken asteetako tendentziak eta teknologia kontuak izan ditugu hizpide. Horren azkar bizi garenez, jada zahartu diren berriak kontatzen dizkizuegu; hala ere, etengabe berritzen joango gara.