ELKARRIZKETA

«Talde polita sortu dute, horixe zen proiektu honen beste helburu bat»

Leyre Carrasco 2024ko urt. 10a, 18:00

Txarama ehuntzen proiektuko partaideek Peñaskal kooperatiban jasotzen dute formakuntza, Iñaki Saldaña begiraleak gidatuta. Urtarrilaren 2an ekin zioten Txaramako kultur etxea zaharberritzeari, eta lanean «primeran» ari direla adierazi du.

Iaz hasi zenuten lehen formakuntza. Zer egin zenuten?

Formakuntza duela bi hilabete hasi zen, eta bertan, iturgintza, igeltserotza, pintura, zurgintza eta pladurra irakatsi genien.

Urtarrilaren 2an formakuntzaren bigarren faseari ekin diozue. Nola antolatu duzue?

Egunean sei orduz jasotzen dute formakuntza, astelehenetik ostiralera. Saioak teorikoak eta praktikoak izaten dira; lehen hiru orduetan Peñaskalen izaten ditugu teoria saioak, eta ondorengo hiru ordutan saio praktikoak izaten ditugu. Une honetan Txaramako kultur etxearen barrualdea eta kanpoaldea zaharberritzen ari gara eta bakoitzak zeregin bat du.

Noiz amaitzea aurreikusten duzue?

Kultur etxe barruko margoketa lan guztiak amaituta daude eta asteburu honetarako kanpokoak amaitzea aurreikusten dugu.

Zer moduz ari dira lanean?

Primeran eta pozik egiten dute lan. Talde polita sortu dute, horixe zen proiektu honen beste helburu bat, beraiek aktibo egoteaz eta lan-merkatuan sartzeaz gain.

Hamar hilabete iraungo du proiektuak. Zein beste lan burutuko dituzte?

Aparkalekuetako zoruak bete eta horiek margotu; autobus geltokia konpondu; barandak margotu; eta garbiketa lanak egingo dituzte, besteak beste.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!